Larunbata,
2024ko Martxoak02

MugaKultura

loader-image
Durango
3:42 pm,
temperature icon 5°C
Humidity 97 %
Ráfagas de viento: 8 Km/h

MEMORIA · Amorebieta-Etxanoko Udalak Pedro Zamalloa zornotzarra omendu du ehungarren urtebetetzean

MEMORIA AMOREBIETA-ETXANO

Amorebieta-Etxanoko Udaleko ordezkariak Pedro Zamalloa Iturriozen etxera hurbildu dira gaur, bere ehungarren urtebetetzean zoriontzeko. Senideak ondoan zituela, Zamalloak etxean hartu ditu Ainhoa Salterain (alkatea), Sonia Cabeza (Gizarte Ekintza Komunitarioko eta Herritarren Arretako zinegotzia) eta Jon Artabe (Idazkaritza, Funtzio Publiko, Gardentasun eta Gobernu Oneko zinegotzia, eta Euskara, Berdintasuna eta Arkalaz-en zeharkakotasunaren koordinatzailea).

Alkateak 100 urteak oroitzeko plaka eta lore sorta eder bat oparitu dizkio Pedro Zamalloari Udalaren gertutasuna erakusteko, halako urteurrenak ez baitira egunero izaten.

Ospakizuna

Egun berezi honetan, Pedro Zamalloak bere emazte María Rosario Butrón Bilbao eta bere alaba Agur Zamalloa Butrón izan ditu lagun, poztasun eta esker oneko momentu hau elkarrekin partekatzeko asmoz. Bisitaren ostean, familia El Cojo jatetxean elkartu da, ospatzeko helburarekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu