Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:15 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durangok Azoka Autogestionatua hartuko du abenduaren 6tik 10era

JON BARAJA DURANGO

Gerediaga Elkarteak Fantasia DA! lemapean bultzatuko duena ez da Durangon abenduaren 6tik 10era egongo den azoka kultural bakarra. Izan ere, DDT Banaketak, Sare Antifaxista, AHT Gelditu eta Katakrak bezalako eragileen parte-hartzearekin, aurten ere Durangoko Azoka Autogestionatuaz gozatzeko aukera egongo da.

Azoka alternatibo hau Zeharkaleako 11. zenbakian egingo da (sarrera Kalebarriatik) eta hurrengo ordutegia izango du: 11:00etatik 20:00ak arte asteazkenetik -abenduak 6- larunbatera -abenduak 9- eta 11:00etatik 15:00etara igandean -abenduak 10-, azken egunean. “Abisatu genuen Durango kontrakulturaz zikinduko genukeela berriz ere. Hor doa!”, diote antolatzaileek aurtengo kartelean.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu