Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:58 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Abenduaren 1ean Oihane Amantegi zornotzarraren ‘Ibaiertzeko ipuina’ liburuaren irakurraldian parte hartzeko deialdia

KULTURA AMOREBIETA-ETXANO 

Euskararen Nazioarteko Egunaren harira, aurten ere, Amorebieta-Etxanoko Udalak irakurraldi jarraitua antolatuko du. Abenduaren 1ean Oihane Amantegi zornotzarraren Ibaiertzeko ipuina liburua irakurriko da, arratsaldeko 17:30etik 19:30era, Zelaietako auditoriumean.

Aurtengo irakurraldiak bi ordu eskas irautea aurreikusten da, eta, horretarako, 75 partehartzaile beharko dira liburuaren ataltxo bat irakurtzeko. Ez dago adin mugarik, gaztetxoek zein helduek parte har dezakete.

Izen-ematea azaroaren 21a arte

Parte hartu nahi dutenek euskara@amorebieta.eus helbidera idatzi beharko dute azaroaren 21a baino lehen. Udaleko Euskara Zerbitzuak iaz antolatu zuen lehen aldiz irakurraldi jarraitua. Orduan Amets Arzallusen Miñan liburua irakurri zen, eta jasotako erantzun beroa ikusi eta gero, aurten ekitaldia berriz antolatzea erabaki dute.

 

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu