Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:35 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Ximon Agirrek zuzendu du 58. Durangoko Azoka iragartzeko spota, Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntzarekin

Abenduaren 6tik 10era bitartean ospatuko da Durangoko Azoka, eta berau iragartzeko spota argitaratu da jadanik. Ximon Agirrek kartelerako sortu zuen unibertso fantastikoan murgiltzen da protagonista, errealitate birtualera jauzi eginez, azokaren osagai anitzak ezagutzeko: liburuak, diskoak, musikariak, bideojokoak, zinegileak… Izan ere, euskal kulturaren jai handi bat da Durangoko Azoka.

Ximon Agirrek berak zuzendu du spota, errealitate birtualean sortutako irudiak oinarri moduan hartuta. Kasu honetan, prozesuan Alex Perez eta Antton Goikoetxearen laguntza izan du. Perezek animazioan egin du lan, eta Goikoetxeak animazioan zein musikan.

Bogan dauden bideoklipen egileak

Hiru artistek bideogintzan proiektu ugari jorratu dituzte. Gaur egun bogan dauden hainbat musika talderen bideoklipak lantzen parte hartu dute; Belako, Lukiek, Verde Prato, Toc eta XSakara, esate baterako. Oraingoan, hiruen irudimena elkartu egin dute Agirrek, Perezek eta Goikoetxeak, 58. Durangoko Azokaren spota sortzeko. Bestalde, spotean Kattalin Garaizabalek egin ditu aktore lanak, bera da azokaren fantasian murgiltzen den gaztea.

https://www.youtube.com/watch?v=v-_4zbX3cy0

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu