Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
9:03 am,
temperature icon 20°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Erakusketak eta dokumental interesgarriek osatuko dute Elorrioko mendi astea

Emakume mendizaleei omenaldi bat egitea da Jon Martínez Ibarra argazkilariaren Mendia emakumetasunetik erakusketaren helburua. Haren zuri-beltzeko erretratuek mendia euren bizimodu bihurtu duten emakumeak dakartzate erdigunera, haien borondatea, indarra, pasioa eta ametsak erakutsiz. Berdintasunaz hitz egiten du, emakumeez hitz egiten du eta mendiaz hitz egiten du, mendia erakutsi gabe. Argazki galeria azaroaren 10etik 17ra bisitatu ahalko da Iturri Kultur Etxean.

Datorren astea bizi-bizia izango da, hitzaldi-dokumental paregabez jositakoa. Erdellakoek film horietako protagonistak gonbidatu dituzte gainera, proiektatuko diren lanak lehen eskutik aurkez ditzaten.

Hala, astelehenean, hilak 13, Finlandiako Laponian trabesia era autonomoan ikusentzunezkoa ikusi ahalko da Iturrin, 19:00etan. Protagonistak, Sonia Rodriguezek, fondoko eskiak eta pulka hartuko ditu negu bete-betean Laponiara joateko.

Asteartean, ordu eta toki berean, Pedro Sanchezek Gringo, ¿de qué país? Yerupajá filma aurkeztuko du. Hiru alpinista eta lagun bizkaitarrek 1985ean Peruko Huayhuash mendikatean, 6634 metroko Yerupaja mendian, egindako igoeretan bizitako esperientzia laburbiltzen du lanak.

Karakorum

Hurrengo egunean beste mendi dotore baten igoera kontatuko dute, aurrez aurre eta ikus-entzunezko bidez, Vicente Barcenak eta Koldo Zubimendik. Asiako Karakorum mendilerroko Kharut II gailurrerako bide bat zabaldu dute aurten, eta han bizitakoak ekarriko dituzte. Hitzordu hori Gaztetxean izango da, 19:00etan.

Ostegunean, berriz, Luis Miguel Eguiluzek Vida “normal” dokumentala izango du berbagai Iturrin, 19:00etan. Elorrion jaiotako mendizale honek alpinismoa praktikatzeko osasun-oztopoei aurre egin die bere burua indartuta, eta prozesu hori azaltzen du 40 minutuko piezan.

Ostiralean, bukatzeko, urteko asanblada egingo du Erdellak, Kirol Etxean, 18:00etan hasita, luntxa barne.

 

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu