SAHARARAKO ELIKAGAI BILKETA · Berrizek Gaztañerre 2023 ospatuko du larunbatean Olakuetan
Aurten ere, Berrizek ohiko Gaztañerrea ospatuko du. Berrizko Udaleko Partaidetzarako Udal Kontseiluak antolatuta, datorren larunbatean, azaroak 11, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Olakueta plazan izango da.
Arratsaldean zehar, ohikoa den bezala, Sahararako elikagaiak bilduko dira, hala nola sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, konpresak, atuna oliotan, lekaleak… Zentzu horretan, Udalak parte hartzeko deia egin du eta gaztainak jasotzeko elikagaiak ematea derrigorrezkoa ez dela gogorarazi du.