Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:24 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Jazz eta blues zaleek hitzordu apartak izango dituzte, Elorrioko Arriola Antzokiaren eskutik

Askotariko musika estiloen topagune izango da Arriola Antzokia beste urte batez, Jazz Blues jaialdia iristear baitago. Musika beltzetik edaten duten taldeen zuzenekoez gozatuko dute herritarrek zortzi egunetan zehar.

Karlos Osinaga eta Elorrioko HAN taldea.

Kontzertu-sorta M & A Swing Machine taldeak inauguratuko du Ateneon, datorren ostegunean, hilak 9, 20:30ean. Emakumezko abeslariak gidatuta, garai ezberdinetan sortutako estiloak uztartzen dituzte bilbotar hauek: 20ko hamarkadako swinga, 30 eta 40ko Big Banda, 50eko estilo zitala, 60ko soula eta gaur egungo machine oinarri elektronikoa. Gainera, dantza-elementuak, kabareta eta ikuskizun bisuala ere gehitzen dizkiote kontzertuei.

Azaroaren 10ean Xahu Quarteten txanda izango da, 20:00etan Ateneon. Saxo altua,pianoa, baxu elektrikoa eta bateria jotzen dute lau euskal musikari hauek, askatasunez eta dotoreziaz errepertorio zabal eta intimo bat da osatuta.

Hurrengo egunean, zapatua, The Wilsons Organ Trio hirukoteak earlyjazzak, rhythm & blues eta rock-and-rolla eskainiko dituzte Ateneon, 22:00etan, “bluesa aspergarria” dela pentsatzen dutenen iritzia aldatzeko asmoz.

Domekan, hilak 12, gaztetxera lekualdatuko da jaialdia. Beste hirukote bat, La Sigarta Blues Band, igoko da oholtzara, 20:00etan. Bi gitarra, pandereta eta emakumezko ahotsa dira Vallekasen jaiotako talde honen musika tresnak. Abiadura bizian jotzen dituzte rockfolk, trashville, rockabilly eta rockanrollez betetako kantu laburrak.

Elorrioko talde batek ere izango du tokia jaialdian, Han hirukoteak, hain zuzen. Hamar urteko ibilbidean bi disko kaleratu ostean, hirugarrenaren aurkezpena egingo dute azaroaren 16an, osteguna, 20:30ean Ateneon.

Groove

Kinkfolk izena dute hurrengo gonbidatuek, 2022an Musikenen eratutako funk-fusion proiektua dakarte eta eragin anitzak aurki daitezke euren errepertorioan: groove klasikoenetik soinu garratzagoetaraino —Jamiroquai, Funky Knuckles…—, 70eko hamarkadako fusiotik igarota —Brecker Brothers eta Casiopea taldeak…—. Ateneon emango dute kontzertua, hilaren 17an, ostirala, 20:00etan hasita.

AEBtako Saint Louis eta Orleans Berria lotzen dituen bidearen izena daukate azaroaren 18ko protagonistek: South 61. Aretha Franklinen eta Ray Charles-en omenez jarri zioten izen hori, hiri horietakoak zirelako bi artista handiak. Proiektuko zazpi kideek, bost gizonezkok eta bi emakumezkok, Mississippiko meandroetara eramango dute publikoa, Rhythm ‘n’ blues, soul eta gospel doinuen bitartez. Kontzertua Ateneon emango dute, 22:00etan hasita.

Zortzigarren eta azken emanaldia Portalekuan emango du Erromintxelak taldeak, azaroaren 19an, igandea, 20:00etan. Beste bidaia ba proposatzen du lau arrasatearrek eta bergarar batek osatzen duten taldeak, kasu honetan, XX. mendeko Parisko burdeleta kasinoetara joateko bidaia. Urteak daramatzate bluesa elkarrekin inprobisatzen eta instrumentu akustikoak erabiltzen dituzte ikusleak dantzan jartzeko. Swing musikan oinarrituta, gipsy ukituko abesti paregabeak eskainiko dituzte.

Ateneoko kontzertuetako sarrerak 6 eta 10 eurotan egongo dira salgai, 4,5 eta 7 eurotan Arriolako bazkideentzat.

 

EL FOTOMATÓN · Karlos Gómez, director del concurso 24OD que se celebra este fin de semana

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu