‘Heldu da kontua 23’ egitasmoaren irabazleak Berrizen egongo dira
Heldu da kontua helduentzako euskaraz sortutako kontalaritza programazio egonkor bat sortzeko asmotik eta euskarazko kontalaritza sorkuntza berriak bultzatzeko konpromezutik dator. 2023ko edizioaren irabazleak Dorleta Kortazar eta Joxe Aldasoro izan dira.
Zirkuitoan zortzi herri hartu dute parte: Arrasate, Etxarri-Aranatz, Eskoriatza, Alaitza, Ozaeta-Barrundia, Tolosa, Zizurkil eta Berriz, eta orain irabazleek helduentzako hamar emanaldi antolatu dituzte. Berrizen, azaroaren 2an eta 30an izango dira.
DORLETA KORTAZAR – “ISPILUAK”
Azaroak 2, osteguna, 19:00
Berrizko Kultur Etxea.
JOXE ALDASORO – “MINGOTS ETA LANGARRATIK”
Azaroak 30, osteguna, 19:00
Berrizko Kultur Etxea.