Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:07 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Antzerkiñoren VIII. edizio berriak, euskarazko antzerkia eta emakume sortzaile gazteak bilduko ditu 

Antzerkiak berriro beteko du Errota Kultur Etxeko eszenatokia azaroan, Abadiñoko Antzerki Jaialdiaren – Antzerkiño 2023ren III. Edizioarekin. Sei konpainia amateur eta profesional ekarriko ditu azaroaren 4tik 18ra. Edizio honetan Berdintasun eta Aniztasun Sailaren lankidetza ere izango duen Kultura Sailaren ekimenak, Banarte Antzerki Taldearen laguntza ere badu. Sarrerak dagoeneko salgai daude Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, 1, 3 edo 5 euroko prezioan, eta saio bat doakoa izango da gonbidapenarekin. 

‘Baginaren bakarrizketak’ antzezlana. Txalo ekoiztetxea

Oraingo honetan, La Locandiera Teatro taldeak inauguratuko du jaialdia, “El Papa” lanarekin. Bertan, euren iraganei eta mundu modernoak Eliza Katolikorako bide berria egiteko dituen eskaerei aurre egin behar dieten Benedicto Aita Santuaren eta Francisco Aita Santuaren arteko harremana aztertuko dute.

Antzerkiñoren bereizgarrietako bat antzerki konpainia amateurren presentzia nabarmena da. Gainera, edizio honetan, emakumeen gaiei buruzko euskarazko ekoizpenaketa emakume sortzaileen lan garaikideak ere nabarmentzen dira. “Egitarauak gustu guztietarako ikuskizunak, komedia, dramaturgia berriak, antzerki familiarra… eskaintzen ditu, gaurkotasun handiko zenbait gairi buruz hausnartzeko”, azaldu du Monika Iglesias Kultura zinegotziak.

Txalo produkzioak konpainiaren “Baginaren bakarrizketak” komedia –hilaren 10ean– euren sexualitateari dagokionez sentitu duten eta sentitzen duten erru eta lotsa sentimenduetatik aske agertu ziren arraza, maila kultural eta sozial desberdinetako 200 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Komedia horrek argi eta garbi erakusten du emakumeen sexualitatea, lotsa alde batera utziz.

Maider Lasa Santamaria gasteiztarraren “Loa Loa, laguna” –hilaren 17an– ezagutza-proiektu eszenikoa da. Euskal kantu tradizionalak berreskuratu eta eraldatzeko asmoz, Maider Lasak, sentsualitateari eta sexualitateari buruzko hausnarketen inguruan, abesti horien bertsio berriak sortu ditu Malen Iturrirekin batera. Abadiñoko Gorakada konpainiak, bere aldetik, familia osoarentzako ikuskizuna eskainiko du: “Kelonia eta itsasoa” –hilaren 12an– abesti eran, adiskidetasunaz eta biziraupenaz, mundu batean leku propioaren bilaketaz berba egiten duen istorioa.

Programazioa, Jarapandra Teatroren “Media Vida” lanarekin osatuko da –hilaren 11n–, eta zortzigarren edizio honi amaiera emateko, azaroaren 18an, Kilkarrak antzerki tailerrak “Políticamente incorrecto” lana aurkeztuko du.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu