Amorebieta-Etxanok ‘Arimen gaua’ ospatuko du, ekitaldiz betetako programazio batekin
KULTURA AMOREBIETA-ETXANO
Amorebieta-Etxano prest da urtetik urtera jarraitzaile gehiago dituen jai bat ospatzeko: Arimen Gaua. Udalak egitarau esklusiboa prestatu du egun berezi honen bueltan, adin guztietako zornotzarrei zuzendua. Arimen Gauaren inguruko jaiegunaren garaiarekin bat egiten dute udazkenetik negurako trantsizioak, zuhaitzen hostoen erortzeak eta urtearen amaierak. Gainera, egun honen bueltan badugu oso markatua dagoen ohitura bat: gure artean ez dauden pertsonak ekartzen ditugu gogora. Eta usadio horien baitan, tradizioak dio gure euskal arbasoek Arimen Gaua ospatzen zutela, eta auzokideak izutzen zituztela kalabaza argituekin, hildako pertsona maiteei bidea erakutsiz.
Testuinguru horretan, Udalak egunarekin erlazionatutako bi jardunaldi antolatu ditu:
URRIAK 28 | LARUNBATA
12:00 Ipuin kontalaria “Abentura Zirraragarria”. Perli & Koko (2019-2016)
*Plaza guztiak beteta daude
ERDU OLGETAN
(2016-2014) Egunarekin lotura duten jarduera eta jolasak
1 txanda 16:00 – 17:30
2 txanda 17:30 – 19:00
(2013)
19:00 – 20:00 Beldurrezko pasabidea
*Bi kasuetan plaza guztiak beteta daude
GAUERO (+10urte)
20:00 – 23:00 Beldurrezko pasabidea
URRIAK 31 | ASTEARTEA
17:00 – 21:00 Zelaieta
– Tailerrak
– Photocall
– ‘Xanduli, manduli, kikirriki… eman goxokiak guri!
17:30 – 18:30 Disko festa familientzat Zelaietako karpan
19:00 – Kontzertuak Zelaietako karpan ALTXA PORRU + EZTANDAP