Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:10 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Gaba baltza’ ospatuko da Durangon asteartean

Berbaro

Aurten lehenengo biderrez ospatuko dugu Gaba Baltza Durangon, hainbat eragilek elkarlanean antolatuta. Beste herri askotan egin den moduan, Euskal Herriko Gaba Baltza birsortzea da gure helburua. Horretarako, antzinako ohitura eta jaiak gaurkotasunera ekarri eta berrasmatu ditugu, euskara, komunitatea eta ez-kontsumismoa ardatz hartuta.

Argazkia · BERBARO

Urriaren 31ko iluntzerako egitaraua prestatu dugu: 19:30ean Tabirako elizatik hasiko da arimen etorrera. Durangoko eskoletako umeak mozorrotuta eske-kantuak abestuko dituzte Tabira eta Alde Zaharretik, jendea izutu eta gozokiak lortzeko. Amaitzeko, 20:30ean Andra Mariko elizpean ume zein helduentzako ikuskizuna egongo da Karrika eta Kriskitinen eskutik.

Durangoko Udalaren Hezkuntza Forotik sortutako iniziatiba da Gaba Baltzarena, eta jai hau antolatzeko lantaldea sortu genuen Durangoko zenbait elkarte eta hezkuntza zentrok. Egunerokoarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digu jai honek; gainera, elkarrekin ospatuta kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua da, komunitatea sortzekoa, euskaraz.

Eragileak

Ekimen honen antolakuntzan parte hartu dugu honako eragileok: Durangoko Udala, Berbaro, Karrika antzerki taldea, Kriskitin dantza taldea, Gerediaga, Durangoko Arte eta Historia Museoa, Landako Eskola, Zabalarra Eskola, Kurutziaga Ikastola, San Antonio Ikastetxea, Jesuitak Ikastetxea, Nevers Ikastetxea, Fray Juan de Zumarraga Institutua, Ibaizabal Ikastola eta Maristak Ikastetxea.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu