Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:51 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Errose Bustintzaren ipuinak entzun eta Etxaburutorren Erdi Aroko jatekoak dastatuz amaituko dituzte Ondarearen Europako Jardunaldiak

Gerediaga Elkartea

Errose Bustintzaren ipuinak entzun eta Etxaburutorren Erdi Aroko jatekoak dastatuz amaituko ditugu Ondarearen Europako Jardunaldiak.

Errose Bustintza.

– Mañarian eta Izurtzan izango dira aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldietarako Gerediaga Elkartetik antolatu dugun egitarauko azken bi hitzorduak.

– Errose Bustinza idazle mañariarraren ipuinak entzun eta txokolate gozoa dastatzeko aukera izango da larunbatean. Izurtzan, Etxaburutorrera bisita egiteaz aparte, garai bateko gastronomiara hurbilketa antolatu dugu, dastaketatxiki eta guzti

URRIAK 28 MAÑARIA / Errose Bustintza, Mañariko larrosa, herriaren boza

17:00 -Ipuin irakurketa eta txokolate dastaketa

Mañariko idazlearen ipuinei abotsa jarriko die Esti Gonzalezek. Modu horretara, osaba Kirikiñoren itzalpetik argira aterako dugu. Txokolate jana izango da gerturatzen direnentzat.

– Mañariko udalak babestutako ekitaldia

URRIAK 29 IZURTZA / Erdi Aroan jaten

10:30 eta 12:30 – Hitzadia eta dastaketa

Juan Manuell Gonzalez Cembellin historialariak Etxaburuko dorrea jantoki moduan erabiliko du garai bateko gastronomiaren gaineko hurbilketa egiteko. Etxaburutarrak nortzuk ziren eta dorretxearen historiari ere errepasoa egingo dio. Dastaketa txiki bat ere izango da.

Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean – ondareabizkaia.eus – eman behar da izena.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu