Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:34 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durangoko jaiak parte-hartze handiarekin eta giro onarekin amaitu dira

2023ko San Fausto jaiak hasi ziren bezala amaitu dira, programatutako ekintza guztietan parte-hartze handia izan da, eta, oro har, giro bikaina izan da Durangon.

Argazkia · IBAN GORRITI

Gobernu taldeak balorazio oso positiboa egin du klimatologiak lagundu duen jaien inguruan «eta herritarrek kalean egoteko gogoa zutela nabaritu da, jarduera guztiei oso ondo erantzunez. Atzeratu den bakarra Skateren erakustaldia izan da», azaldu du Jesica Ruiz jaietako arduradunak.

Datu aipagarrienak izan dira antolatutako ekitaldietan parte hartu duten pertsonen kopurua, hala nola, lehiaketa gastronomikoak – sukalki, tortilla txapelketa, paella San Fausto auzoan- arrakasta handia izan dute, eta inskripzioak egun gutxitan osatu ziren, giro bikaina izan dutelarik.

Kontzertuak ere arrakastatsuak izan dira: ETSrena 8000 pertsonarekin, Huntzarena 5000 pertsonarekin, Carlos Jeanena 4500 pertsonarekin, Vulcano Orkestrarena 3500-4000 pertsonarekin, Xaiborena 700 pertsonarekin, eta Bertsolariena 210ekin.

Eta jende asko bertaratu den Zezenak dira ikuskizunez gain, 1.200 laguneko edukiera duen zezen-plazak 3 eguneko edukiera osoa izan du, eta bi egun erdikoa; guztira 4.600 pertsona bertaratu dira.

Mozorro egunean koadrilen desfileak azken urteetako parte-hartze daturik altuenetakoa izan du, 25 kuadrillarekin. Aurten, Santa Maria elizpea obretan zegoenez, Ibaizabalen bukatzea erabaki zen, eta Goazen-en laguntza izan genuen.

Txarangen musika, gazteen artean gero eta indar handiagoa duena, eta auzoetako jarduerak, hala nola San Fausto, Tabira Goitiberekin eta Txiki txef Aramotzen, edo apar festa Muruetatorren, eta Madalena auzoan egon den orkestrak ere parte hartze garrantzitsua izan dute. Eta Aurora Abasolo parkea haurrentzako jardueretarako erreferentea da, zirku, umore, antzerki… ikuskizunekin.

Aipatu behar da, halaber, edukieraren kontrolak funtzionatu duela, Santa Anan pantaila bat jarri zen txupinazoaren gisako ekitaldietan, zuzenean jarraitu ahal izateko.

Bi salaketa

Gorabeheren artean, azpimarratzekoa da, zoritxarrez, azken asteburu honetan Ertzaintzak bi salaketa jarri dituela pertsona berari buruz: bata, adin nagusikoa, eta bestea, adingabekoa. Larunbat gauean atxilotu zuten gazte hori, bere jatorria azaldu ezin zuten hainbat mugikor eramateagatik, eta ondoren sexu-askatasunaren aurkako bi salaketa ere jarri zizkioten. Epailearen aurrera eraman ondoren, aske utzi zuten atzo.Gainerakoan, zauritu larririk gabeko hainbat borroka izan ziren, eta udalak sexu-erasoak salatzeko jarritako telefonoak ez du deirik jaso egunotan.

Durangoko alkatea, Mireia Elkoroiribe, pozik agertu da jaien ospakizunengatik eta durangarren erantzun ona azpimarratu nahi izan du «herritarrek antolatutako ekitaldietan parte hartu dute eta ikuskizunetara joan dira  oso jarrera onarekin erantzun dute» eta berak eta Jesica Ruizek eskerrak eman nahi izan dizkiete «bereziki antolakuntzan parte hartzen duten Durangoko elkarte guztiei, baita jai, kultura, Udaltzaingoa, Bulego Teknikoa eta Ertzaintza Gurutze Gorriko eta garbiketa zerbitzuko pertsona guztiei ere, oso ondo funtzionatu baitute».

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu