Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:41 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Huntza, Biznaga, mozorroak, tortilla lehiaketa… Durangoko jaien azken txanpan

2023ko San Fausto jaien azken txanpa, mozorroen desiflea, Huntzaren kontzertua edo patata tortilla lehiaketaren XIV. edizioa bezalako jarduerez beteriko asteburuarekin.

IBAN GORRITI

Gaur ostirala, urriak 20, Gurutze Gorriaren Ate Irekien Egunarekin hasiko da jai programazioa 17:00etan eta ordu horretatik aurrera Durangoko Orfeoiaren Santa Ana, Bogoroditsie eta Izar Gazteako musika koralaren kontzertua, Boca Beats taldearen umorezko ikuskizuna Santa Marian; bertsolariak San Agustin Kultur Gunean Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Onintza Enbeitia, Nerea Ibarzabal, Gorka Pagonabarraga eta Eneko Abasolo Abarkasekin eta Huntzaren kontzertua Ezkurdin izango ditugu. Txosnetan tortilla lehiaketa eta Nakar, Toc eta Biznagaren kontzertua izango dira.

Urriaren 21ean, larunbata, Mozorro Eguna izango da eta, mozorro desfileaz gain, XIV. Tortilla Lehiaketa ospatuko da eta musika Xaiborrek, Go! azen karaokeak eta Vulkano orkestrak eskainiko dute Ezkurdin eta txosnetan Aiaraldeko Soinu Sistemarekin. «Lullaby» zirku eta antzerki ikuskizunak osatuko du programazioa.

Jaiei agur esateko, urriaren 22an, igandea, Arku-tiroa edo Herri Kirolak izango dira parte-hartzaile aipagarriekin, hala nola, Hodei Ezpeleta (Euskal Herriko txapelduna), Alex Txikon, Goizeder Beltza, Bihurri, Karmele Gisasola (Euskal Herriko txapelduna), Nerea Egurrola (Euskal Herriko txapelduna) eta Carlos Aretxabaletarekin batera. Arratsaldean, Boleros 4 taldearen kontzertuaz gain – udal youtube kanaltik zuzenean emitutuko dena- L ‘Atelier Dantza Eskolaren dantza ikuskizuna eta zezen plazako errekortariak izango dira, Patxikotxuren agurraren ordua iritsi arte eta jaien amaiera su artifizialekin ikusi ahal izango ditugu treneko kotxetegi zaharren orubean 20:00etatik aurrera.

Jaietako arduradun Jesica Ruizek jaiez berdintasunarekiko gozatzea azpimarratu du, «joan den asteburuan egin genuen bezala, eta gogorarazi nahi dugu erasoei aurre egiteko informazio eta arreta zerbitzua ostiral eta larunbatean zabalik egongo da».

Herriko alkate Mireia Elkoroiribek ere jaiez modu arduratsuan gozatzearen garrantzia gogorarazi nahi izan du «durangarrak jaiez gozatzera eta errespetuz eta zuhurtziaz aritzera gonbidatu nahi ditugu; horregatik, gogoan izan behar dugu 16 urtetik beherako pertsonek debekatuta dutela, segurtasunagatik, zezenak dira bezalako jardueretan parte hartzea; horregatik, Udalak arauak betetzeko beharra azpimarratzen du, eta durangar guztien segurtasuna bermatuko dugu».

Asteburu honetan, Euskotrenek eta Bizkaibusek zerbitzuaren maiztasuna indartuko dute Durangotik kanpo datozenentzat.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu