Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal bertsolariak Durangoko Museoan arituko dira 27an
Durangoko Arte eta Historia Museoak Ondarearen Europako Jardunaldiekin bat egin du. Ondare immaterial bizia izango da kanpainaren gai nagusia. Unescok honela definitzen du ondare immateriala: “belaunaldiz belaunaldi komunitateek transmititutako praktikak, adierazpenak, jakintzak edo teknikak. Ondare immaterialak identitate- eta jarraipen-sentimendua ematen die komunitateei: sormena eta gizarte-ongizatea bultzatzen ditu, ingurune naturala eta soziala kudeatzen laguntzen du…”.
Bizkaiak kultur ondare immaterial aberatsa du, Unescoren esparru-hitzarmenean deskribatutako adierazpen askotan islatzen dena. Aurtengo Ondarearen Europako Jardunaldien barne, Durangoko Arte eta Historia Museoak bertso saioa antolatu du.
Historialariek erabiltzen duten iturri garrantzitsu bat, ahozkoa izaten da. Garrantzitsua baina aldi berean ahula, bere izaera immaterialarengatik. Ahozko iturriak mantentzeko esfortzu handia egin dute bai Durangoko 1936 Elkarteak zein Euskal Herriko Ahotsak elkarteak. Elkarte hauek batu dituzten Durangaldeko ahozko iturri horietan oinarriturik, bertso saio berezia eskainiko dugu Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin eta Maite Berriozabal gai-jartzailearekin.
Laburrean
Elkargunea: Durangoko Arte eta Historia Museoa
Eguna eta ordua: urriak 27, ostirala, 19:00etanHizkuntza: euskara
Irisgarritasuna: irisgarria (Igogailua)
Izena-ematea beharrezkoa da: 94 603 00 20
Oharra: leku-kopuru mugatua