Ostirala,
2024ko Maiatzak17

MugaKultura

loader-image
Durango
12:26 pm,
temperature icon 16°C
Humidity 80 %
Ráfagas de viento: 6 Km/h

‘Nagusiak eta digitalizazioa’, Fray Juan de Zumarraga Institutuko DBH 1eko zenbait ikasle

Fray Juan de Zumarraga Institutuko DBH 1eko zenbait ikasle

Kaixo:

Fray Juan de Zumarraga institutuko DBH 1eko zenbait ikasle gara. Natur zientzietan lan bat egiten ari gara eta arazo bat aurkitu dugu. Digitalizazio masiboa arazo bat da jende askorentzat, baina esan daiteke pertsona nagusiek dutela traba gehien. Eguneroko jarduera batzuk informatikaren bidez bakarrik egin daitezke eta azkenean haien familiako norbaitek egin behar dizkie.

Egoera hau guztiz desatsegina da adineko pertsona askorentzat. Ez dute informatika den aldaketa handiari egokitzeko denborarik izan.

40 inkesta egin ditugu Durangon eta inguruan. Erantzuleen %55ari ez zaio informatika gustatzen eta %62,05ak ez du erabiltzen. Gainera, %77,5ak arazoak ditu informatikarekin eta  %77,5ari gehiago jakitea gustatuko litzaioke, baina haien adinarekin ikastaro bat egiteko indarrik ez dutela diote.

Erakunde publiko eta pribatuei egoera honi buruz lehenbailehen hausnartzea eskatzen diegu, baliabide fisikoak berreskuratuz eta haien erabilera handituz, pertsona nagusiek hobeto moldatu ahal izateko.

Norabide honetan bultzatzea denon ardura da. Ezin ditugu gure nagusiak bakarrik utzi.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu