Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:56 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Talde Batuak dantza taldeak bere «50 + 3 urteurrena» ospatuko du Abadiñon azaroan

Abadiñoko Talde Batuak Dantza Taldeak 50 urte bete zituen pandemia betean, eta, horregatik, aurten, Abadiñoko Udalarekin elkarlanean, 50+3 ospakizuna egitea proposatu dute, azaroaren 3an eta 4an izango den jai-egitarauarekin. “Gure folkloreaz, kulturaz eta musikaz gozatzeko asteburua da, adin guztietarako jarduerekin, herrian mende erdi baino gehiago lanean eta gure kultur ondarearen parte bat bizirik gordetzen daraman taldearen eskutik”, azaldu du Monika Iglesias zinegotziak.  

Talde Batuak 2010ean. DANTZAN

Ospakizunak ostiralean, hilak 3, hasiko dira. 22:00etan Korrontzi taldearen kontzertua izango da Probalekuan. Sarrerek 3 euroko prezioa izango dute eta astelehenetik aurrera erosi ahal izango dira Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan.

Programazio gehiena hilaren 4an izango da. 12:00etan alardea egingo da San Trokaz plazan – euria egiten badu, eskolan– eta 14:00etatik aurrera bazkari herrikoia antolatu da Probalekuan. Txartelak urriaren 16tik 27ra bitartean erosi beharko dira (15 euro) taberna laguntzaileetan.

Arratsaldean, 17:00etatik aurrera, umeentzako jolasak antolatu dira Ferialekuan –euria egiten badu, Zelaietako frontoian– eta 18:00etatik aurrera Taberna ibiltaria, Probalekuan hasita. Ospakizuna herriko txoko guztietara eramateko asmoz, antolatzaileek dantzariz janztera animatu dituzte herritarrak.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu