Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:53 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Mamadou Dia, eskubideen aldeko aktibista, Abadiñon egongo da film bat aurkezten

KULTURA ABADIÑO

Urriaren 19tik 26ra Bilbon egingo den Zinema Ikusezinaren “Film Sozialak” Jaialdia Abadiñon izango da hilaren 20an eta 21ean, aukeratutako zenbait film laburrekin eta «Doxandem, les chasseurs de rêves» film luzearekin. Azken hori migrazioaz eta bidaiatzeko eskubideaz hitz egiten duen sorkuntza poetiko kritikoko dokumentala da, eta nazioarteko hainbat jaialditatik igaro da. Saioak 19:00etan hasiko dira Errota Kultur Etxean eta sarrera doakoa izango da. Film guztiak Sail Ofizialaren parte dira eta, beraz, proiekzioaren amaieran botoa eman ahal izango da ikus-entzuleen sarirako.

Itziar Larrinaga abadiñarrak Mamadou Diaren liburua euskarara itzuli zuen.

Barikuko saioak jatorrizko bertsioan –azpitituluekin– proiektatuko diren lau film labur eskainiko ditu. «Si me querei, irse» eta «Arnasa» fikzioak, eta gizarte-gaiak, giza eskubideak, jasangarritasuna, emakumea eta abar… jorratzen dituzten «Sombras de Beirut» eta «Amalur» dokumentalak dira. Hurrengo egunean, hilaren 21ean, «Doxandem, les chasseurs de rêves»​ proiektatuko da, migrazioaren ikuspegi argi eta inspiratzailea eskaintzen duen dokumental senegaldarra. Filmaren protagonista, Mamadou Dia gizarte ekintzailea eta giza eskubideen aldeko aktibista, proiekzioan egongo da.

Gai senbibleak

“Lehen aldiz iritsi da jaialdia Abadiñora, eta horrek zirkuitu komertzialetan ikusi ezin diren jatorrizko bertsioko filmak ikusteko aukera ematen du, gaur egungo gai sentsibleak jorratzen dituzten eta oso narratiba desberdinak dituzten ekoizpen-lan berriak”, azaldu du Monika Iglesias Kultur zinegotziak.

​Zinema Ikusezinaren Bilboko “Film Sozialak” Nazioarteko Jaialdiaren oinarria sendaketa eta eraldaketa soziala dira. Eguneroko istorio eta errealitateetan zentratzen da, horietako asko ikusezin bihurtutakoak. Bihotzak laztantzen eta kontzientziak mugitzen dituzten istorioak dira, gogoeta egitera daramaten istorioak, eta eztabaidarako espazioak sortzea ahalbidetzen dutenak, pertsona etikoak eta arduratsuak sortzen laguntzeko tresna gisa.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu