Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:04 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Indartu eta eguneratu egin dira Elorrioko Naturbideetako seinaleak

Uztailean zehar, Naturbideak izenaz ezagutzen diren bidexketan seinale berriak jartzeari ekin zitzaion. Seinale horietako batzuk hondatu egin zirenez, eta zenbait tokitan seinalerik ez egoteak zalantzak sortzen zituenez, Elorrioko Udalak auzoak eta haien ingurune naturala zeharkatzen dituzten bi bidezidor nagusiak markatzeko beharra ikusi zuen.

Horretarako, Senbide enpresaren bidez, 15 baliza berri jarri dira bidegurutze gatazkatsuenetan, aluminiozko 25 seinaleztapen-plaka, eta beste 25 pegatina norabidea markatzeko zutoinetan.

Horrekin batera, Elorrioko Turismo web-orria eguneratu da. Hemendik aurrera, Naturbideetako bidezidorrak PDF formatuan aurkituko ditugu, eta deskargatzeko moduan egongo dira Google Earthen (KML) eta GPS gailuetan (GPX formatuan). Mapa horretan bi bidexka nagusiak bistaratzen dira, bata urdinez markatua eta bestea berdez. Ibilbide urdina 9 km ingurukoa da, eta ipar-mendebaldeko auzoetatik igarotzen da (Aramiño, Berriozabaleta, Leiz edo Mendraka); ibilbide berdea, berriz, zertxobait laburragoa da (6Km), eta ekialdeko auzoetara darama bisitaria (Gazeta, Aldape edo Zenita). Mapan bidezidor horien aldaera edo lotura batzuk ikus daitezke, baina azpimarratu behar da horiek ez daudela in-situ seinaleztatuta.

Elorrioko sinboloa

Markaketa berri honetan erabilitako seinaletika aurrekoaren berdina da; Elorrioko sinboloa den elorri gorriaren hosto batek markatzen du bidea. Baina oraingoan marka txiki horrekin batera QR kode bat dator, eskaneatu ondoren web-orriraino eramango gaituena, mapa edo trackak deskargatu ahal izateko.

Naturbideek historiaz beteriko lekuak, etnografia-aberastasun handiko elementuak eta edertasun natural eta paisajistiko paregabeko txokoak zeharkatzen dituzte. Pertsona guztiak animatzen ditugu Elorrioko ondarea hobeto ezagutzera, Naturbideetan murgilduta.

Dokumentu guztiak deskarga daitezkeen orri nagusirako esteka.

Maparen lotura PDFan.

Google Maps-eko lotura.

 

 

 

 

 

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu