Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:44 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

«Ez dabil pozik Pantxike: ez da Udaleko txupinazoan egongo»

Durangoko Txosna Batzordea

Heldu da urria eta heldu dira ia Durangoko jaiak. Txosna batzordea martxotik jaiak prestatzen ibili ostean, txosnagunea atondu, egitaraua antolatu eta jaiez gozatzeko unea heldu da. Baina, ez dabil pozik Pantxike, ezustean, udal gobernutik laguntza gutxi eta oztopo ugari jasotzen ari gara eta azken asteotan. Hau horrela, momentuz Udalaren txupinazoan ez parte hartzea erabaki dugu. Herrikideoi traba hauen berri eman eta udalari hiru eskaera egin gura dizkiogu:

· Ordutegi murrizketarik ez: Azken urteetan, udalaren eta txosna batzordearen artean txosnagunearentzako kokaleku egoki bat aurkitu eta elkarlana sendotzearekin batera, ordutegia bera ere zabaltzea adostu zen. Udal gobernu berriak, berriz, aldez aurretik azalpenik eman gabe, inoiz eduki dugun ordutegi murritzena ezarri digu. Behin ordutegi hau inposatuta, legeak hala behartuta hartutako neurri bat izan dela esan digute, baina jakin badakigu hori ez dela egia, ordutegi hauen inguruko azken erabakia udalak berak dauka eta. Aste honetan bertan izandako bilera batean erabaki hau berrikusteko eskatu genion udalari, baina ezezkoa jaso genuen. Beraz, publikoki ere ordutegiak berrikusteko eskatzen diogu udalari.

· Soinu-mugatzaileen erabilera desegokirik ez: Lehenik eta behin, esan beharra dago ez dela ohikoa urtean behin ospatzen diren herrietako jaietako txosnaguneetan soinu mugatzaileak erabiltzea. Durangon, berriz, soinu mugatzaileak inposatzeaz gain, modu desegokian erabiltzen dira, izan ere, soilik soinua mugatu beharko luketen mugatzaile hauek musikaren bolumena ia guztiz murrizten dute sarritan. Erabilera desegoki honen aurrean, udalak (bertako soinu teknikariak) bere erantzukizuna aitortu eta konponbide egoki bat bilatu beharrean, arazo honen ondorioz gerta litezkeen ustezko arau-hausteen erantzuleak identifikatu guran jarraitzen du tematuta. Beraz, arazoak saihestu eta txosnagunean soinu bolumen gutxieneko bat etenik gabe bermatzeko eskatzen diogu udalari.

· Txosnagunearen apainketan oztoporik ez: Txosnagunea Landako Gunean kokatzen denez geroztik, berau aipaintzeko, bertara urreratutakoei ongi etorria eman zein transmititu nahi diren baloreak jasotzen dituzten hainbat olan eta kartel ipini izan dira inguruko eraikin publikoetan eskegita. Orain, ostera, debekatuta omen dago eraikin horietan, denbora mugatu baterako eta modu txukunean bada ere, olanak jartzea. Eta garbiketako langileek hauetako zenbait kentzeko agindua jaso dute egunotan. Kartelak ere, zeloa erabilita ipini arren, egunero kenduko dituztela adierazi digute.

Jarrera oldarkor eta autoritario honen aurrean, urtean behin txosnagune bihurtzen den Landako Gunea, errespetuz baina nahieran apaintzen uzteko eskatzen diogu udalari. Beraz, udalak hiru eskaera hauek kontuan hartu, erantzukizunez jokatu eta azkeen urteetako elkarlana ez haustea espero dugu. Guk, txosna batzordea
osatzen dugun hamalau eragileotako kideok, jai herrikoien aldeko lanean jarraituko dugu, orain arte legez, modu boluntario bezain arduratsuan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu