Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:59 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

DURANGOKO JAIAK · «Hemen da Kuir Eztanda aurten ere»

Kuir Eztanda

Hemen da Kuir Eztanda aurten ere! Iaz esan genuen bezala, arau zisheterosexuala arrakalatzen dugun hainbat durangarrok osatutako talde hau gelditzeko sortu da! Bigarren Karropoteo Transmaribibolloa gurekin da aurten ere! Alde batetik, azpimarratu nahi dugu ez dugula soltatuko 2022an lortutako lekua eta presentzia. Bestetik, aipatu nahi dugu urtean zehar apurka-apurka hainbat ekintza antolatu ditugula eta, ondorioz, gure arteko sarea sendotu dela. Horrek izugarri pozten gaitu, oraindik ere, hainbat gauza lantzeko eta fintzeko dauzkagun arren.

Baina meritua ez da gurea bakarrik. Orain eta hemen zaudetenoi, milesker eta besarkada handi-handi bat. Eskerrak ere kamisetak erosi dituzuenoi, guztioi. Gure aurreikuspenak erabat gainditu dira. Biba zuek! Bukatzeko eskerrak eman nahi dizkiegu Txosna Batzordeari, DAFA eta Durangoko Bilgune Feministari. Hau guztihau egikaritzeko bultzada eta baliabideak eman dizkiguzue eta.

Aurreko urtean hainbat aldarrikapen egin genituen gaurko egunean; besteak beste zuriketa larrosari eta kapitalismo larrosari kritika. Oraingoan, eskuin muturraren biolentziaren gorakadak larrituta, azpimarratu nahi dugu saretzea zein antolatzea inoiz baino beharrezkoagoak direla, izan gure kolektiboaren baitan, izan beste kolektibo batzuekin.

Gauzak horrela, premiazkoa deritzogu gure komunitatearen baitan biolentzia koiuntural zein egiturazkoak gehien pairatzen dituztenentzako bizi baliabide materialak aldarrikatzea bizitza duinak bermatu nahi baditugu. Horrekin batera, azaroaren 30erako Euskal Herriko mugimendu feministak antolatu den greba feminista orokorrarekin bat egitera dei egiten dizuegu.

Horrekin lotuta, jai giroaren politizazioarekin bat egiten dugu. Hain ezaguna den ”Festa bai, borroka ere bai” leloa premiazko aldarrikapen bat dela uste dugu. Borrokak eta aldarrikapenak ez direlako soilik zilegi jarrera eta aurpegi serioekin. Feministek behin eta berriz aldarrikatu duten moduan: dantzatu ezin bada, ez da gure iraultza!

Beraz, gaurko egunean espazioa okupatzeko, borrokatzeko eta elkarrekin harremantzeko beste modu batzuk aldarrikatu nahi ditugu, eta ez dugu inolako jarrera bortitz ezta erasorik ere onartuko. Gogorarazten dizuegu edozelako erasoren aurkako protokoloa martxan dela, zuek edota inguruko norbaitek laguntzarik beharko balu.

Orain ondo pasa, gozatu, dantzatu, eraiki eta borrokatu!

Gora borroka transmaribibolloa!

Gora borroka eta antolakuntza transfeminista!

Gora Kuir Eztanda!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu