Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
2:24 pm,
temperature icon 10°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

SAN ANTONIO IKASTETXEA · Aleman elkartrukea

San Antonio Ikastetxea

Irailaren 29an, Alemaniako Langenhagen herriko ikasleak etorri ziren gurera.

Hasieran, aireportura joan ginenean, irrikaz egon ginen, baina gero  guregana hurbildu zirenean asko lotsatu ginen.

Kotxean eurekin hitz egiten hasi ginen, eta pixkanaka-pixkanaka gure artean konfiantza hartzen joan ginen.

Asteburuan, gure kabuz egin genituen planak: Hondartzara joan ginen, Durango erakutsi genien eta Iurretako jaietara eraman genituen. Denak oso jatorrak izan ziren eta inork ez zuen arazorik izan etxean edo familiekin. Gure ustez, oso irteera aproposak egin genituen eskolarekin eta uste dugu alemanei asko gustatu zitzaizkiela,  batez ere surf egitea.

Durango ere, asko gustatu zitzaien. Argazkiak atere eta atera ibili ziren eta esan zuten Langenhagenen ez daudela hemen dauden paisaiak. Baina gehien gustatu zaiena hondartza da, han oso urrun dutelako.

Azken egunean jai bat egin genuen eskolan. Pizzak afaldu genituen eta musikarekin girotu genuen jaia. Oso ondo pasatu genuen!!

Agurra oso sentikorra izan zen elkarrekin primeran konpondu ginelako eta joateko momentua heldu zenean, inork ez zuen joan nahi. Esperientzia ahaztezina izan da!

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu