Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:54 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Garaiko ohiturak eta Abadiñoko emakume nekazarien esperientzia, Ondarearen Europako Jardunaldietan

Gerediaga Elkarteak Durangaldeko 10 udalerrietan urrian zehar antolatu dituen ekintzetan lehenengo biak dira Garaiko eta Abadiñoko hitzorduak.

Garai. GEREDIAGA ELKARTEA

IRAILAK 30 GARAI / Errituak eta ohiturak
10:30 – Ibilbide gidatua eta dastaketa

Gidariak eta hizlariak Juan Mari Totorika eta Lazaro Milikua. Garai beti egon da lurrari oso lotuta. Lehenago prozesioak eta letaniak egiten ziren uzta eta eguraldi ona eskatzeko, ekaitzak uxatzeko… eta oraindik ere mantentzen dituzten orduko ohitura batzuk.

Garaiko herritarrek azalduko dute zein den oraindik bizirik mantentzen duten prozesioa eta zeintzuk ziren lehenago herriak egiten zituen errituak. Jarraian, Garaiko letania txiki baten simulazioa egingo da, herriko paisaia ikusgarrietan ibilbide bat egin eta, letanian egiten zen bezala, bueltan ardo goxoa eta gailetak dastatzeko aukera egongo da.

– Bisita honetan Garaiko Udala da babeslea.

URRIAK 1 ABADIÑO / Lur Gainean Itzal azpian
11:30 – Solasaldia

Leire Milikua Larramendiren «Lur gainean, itzal azpian (2022)» saiakera ardatz hartuta, egileak zuzendutako solasaldia Alazne Itxauspe Elolarekin eta Leire Ayala Mazorriagarekin.

Leire Milikua. IBAN GORRITI

Nekazaritza Durangaldean oraindik bizirik dagoen ogibidea da. Ogibideaz, eta emakumeek izan duten parte-hartze eta ordezkaritza publikoaren inguruan gogoeta egiteko saioa izango da. Elkarrizketa-solasaldi formatuan gaia patxadaz eta argitasunez lantzea da asmoa, fokua, ikusgarritasuna eta aitortza ekartzea delako topaketaren helburua.

– Ekitaldi honetan babeslea Bizkaiko Batzar Nagusiak dira eta Abadiñoko Udala laguntzailea.

Ekitadiak doakoak dira, baina aurrez izan eman behar da, lekua mugatua delako. Bizkaiko Foru Aldundiak egokitu duen webgunean –ondareabizkaia.eus – eman behar da izena.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu