Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:51 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Uxue Zabala durangarrak Asturiasko goi mailako kontserbatorioan jarraituko ditu bere ikasketak

Uxue Zabala, Durangoko Erdi Mailako Kontserbatorio Profesionaleko zeharkako flauta ikasleak, plaza lortu du Asturiasko Goi Mailako Kontserbatorioan, interpretazioko musika ikasketekin profesionalki jarraitzeko.

Uxue Zabala.

Ikasle hori bera, Nafarroako Goi Kontserbatorioko Flautaren Pedagogia Ikasketetarako sarbide-probetara ere aurkeztu zen, eta han ere plaza lortu zuen. Azkenik, Asturiasko Kontserbatorioa aukeratu du, Oviedon dagoena. Sarreako-probak ekainaren bigarren hamabostaldian egin ziren, baina emaitzak ez dira behin betiko jakinarazten uztailaren amaierara arte.

Ikastetxetik adierazi dutenez, “albiste garrantzitsua da Bartolome Ertzilla Kontserbatorioarentzat, bi arrazoirengatik: Goi Mailako Musika Zentroetan eskaintzen diren plazak oso urriak dira eta konpetentzia apartekoa da; beraz, aurkezten diren ikasleen maila oso altua da; era berean, Bartolomé Ertzilla tamaina ertaineko zentroa da, probintziako hiriburuetako Kontserbatorio profesionaletako ikasleekin lehiatu behar duena. Horregatik, bertako ikasleak maila horietan kokatzea oso lorpen garrantzitsua da maila akademikoan irakasle-talde osoarentzat”.

27 gaztek amaitu dituzte edo egiten ari dira Musikako goi-mailako ikasketak

Zorionez, Musikako Goi-mailako ikasketak egin duten edo egiten dituzten Durangoko ikasleen zerrenda zabala da. Orain arte, azken ikasle honekin, 27 gaztek amaitu dituzte edo egiten ari dira Musikako goi-mailako ikasketak, 2006-2007 ikasturtean Kontserbatorio Profesionalaren lerroa ezarri zenetik, lehendik zegoen Musika Eskolarakin batera. Musikari horien guztien artean, espezialitate askotakoak: oboea, klarinetea, biolontxeloa, txistua, biolina, bateria, baxu elektrikoa, pianoa/musika-hizkuntzaren pedagogia, etab. Bartolome Ertzillatik azpimarratu dutenez “azaldu behar da orain musika benetako alternatiba profesional gisa jorratzen duten gazte horietako asko, Bartolomé Ertzilla musika-eskolan hasi zirela Musika eta Mugimendu mailan; Musika eta Mugimendua, musikara urbiltzeko hasierako maila da, 4 eta 6 urte bitarteko umeak daude maila honetan”.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu