Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
6:18 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ‘URTEAK BETE, ABENTURA BIZI!’ ikuskizuna eskainiko dute urriaren 8an Abadiñon 

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Abadiñon egongo dira urriaren 8an, domekan, familia osoarentzako “Urteak Bete, Abenturak Bizi!” ikuskizunarekin. Emanaldia arratsaldeko 17:30ean hasiko da Probalekuan eta ondoren txokolatada herrikoia izango da. 

Sarrerak eguen honetatik, hilak 28, aurrera erosi ahal izango dira Errota Kultur Etxean eta Udal Mediatekan, 5 €-tan helduentzat eta 2€-tan umeentzat. Pertsona bakoitzeko 4 sarrera jaso ahal izango dira gehienez, heldu 1 eta 3 ume, umeei lehentasuna emateko.

Hilaren 8an bertan, goiz osoan, 11:00etatik 14:00etara, umeentzako jarduerak antolatu dira Azokako plazan. Euria eginez gero, frontoian izango dira. Familia osoarentzako aurpegi-margoketa, eskulan, malabar eta animazio tailerrak programatu dira.

“Batez ere umeei zuzendutako jarduerak programatu ditugu, garrantzitsua iruditzen zaigulako familian gozatzeko aisialdirako euskarazko alternatibak eskaintzea”, azaldu du Mónica Iglesias Kultura zinegotziak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu