Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:54 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Derandein Martxak erakutsiko du ur faltak mundu mailan eta Saharaz Hegoaldeko Afrikan sortzen dituen arazoak  

Derandein Mendi Martxaren edizio berri batek Amorebieta-Etxano zeharkatuko du datorren urriaren 1ean. Derandein Fundazioak Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean antolatu duen bosgarren edizio honek helburu du Amorebieta-Etxanoko herriari Saharaz Hegoaldeko Afrikako herri behartsuenen garapenarekin duen konpromisoa eta borondatea itzultzea.

Ibilaldia goizeko 10:00etan abiatuko da Jauregibarria parketik eta bertaratzen direnek 7 kilometroko ibilbidea egingo dute Zubipunte, Derandein, Urumin, Arrindas, Etxano Epaltzako bidea eta Urritze auzoetan zehar. Aurten ere, martxa bukatutakoan, 13:00etan, pintxo-potea eta trikitixa izango dira.

Gainera, martxan parte hartzen duten pertsonek beste inguru batzuetara bidaiatu ahal izango dute urari buruzko erakusketa baten bidez. Izan ere, ibilbidean uraren inguruko egoerari eta arazoei buruzko informazioa eskuratu ahal izango da, bai mundu mailakoa, bai Saharaz Hegoaldeko Afrikakoa.

Izen-ematea

Ibilaldia doakoa da, baina parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena. Horretarako, inprimakia bete behar dute www.derandein.org orrian, derandein@derandein.org helbidera mezu elektroniko bat bidali edo egun berean eman ibilbidearen irteera-puntuan, 09:30ean.

Kalitatezko hezkuntzarako sarbidea

Amorebieta-Etxanoko Udalak garapenerako lankidetza-proiektu bat finantzatzen du, Trabajando por el Corazón de Áfricak (TRACAF) Derandein Fundazioaren (Kinshasa, Kongoko Errepublika Demokratikoa) laguntzarekin gauzatzen duena.

Beste lorpen batzuen artean, baliabide gutxiko 500 haur baino gehiagok kalitatezko hezkuntza jaso ahal izan dute 2019tik. Amorebieta-Etxanoko Udalaren eta Covadonga-Kepa Azarloza ikastetxearen arteko lankidetzari esker, eskola-uztearen tasa murriztu egin da. Ikastetxeak hiru hezkuntza-mailatan eskaintzen du hezkuntza jasotzeko aukera: Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan.

Gaur egun, proiektua IV. Fasean dago, eta helburu nagusia da ikastetxeko hezkuntza hobetzea, egunero 532 haur joaten baitira bertara.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu