Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:54 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Durangoko Txosnek kultur ekintzez beteriko “EUSKARAREN ARNASGUNEA” izan  nahi dute

Jon Baraja

KULTURA DURANGO 

Musika eta kultur ekintzez beteriko eskaintza zabala prestatu du Durangoko Pantxike Txosna Batzordeak gero eta gertuago dauden San Fausto jaiei begira. Aurten ere, Landako Gunearen inguruan kokatuko dira eta “euskararen arnasgunea izatea” nahi dute. Horretarako, hurbiltzen den pertsona oro “euskaraz hitz egitera animatzen dugu”.

Txupinazoa Durangoko Karrika Antzerki Taldearen eskutik izango da.

Pantxike Txosna Batzordeak antolatutako egitaraua urriaren 11an abiatuko da eta urriaren 21era arte iraungo du. Tartean, hogei ekitaldi baino gehiago egongo dira bertaratzen diren durangar eta bisitari guztien gozamenerako, batez ere musika eta kulturari lotutako ekimenak. “Lan handia egin dugu eskaintza zabala antolatzeko. Hilabeteak daramatzagu hainbat eragiletako kideok elkartzen, jai herrikoi eta parte-hatzaileak sortu ahal izateko”, onartzen dute Txosna Batzordetik.

Lehenengo egunean, urriak 11, asteazkena, txosnaguneko pregoia aurten 25 urte bete dituen Durangoko Karrika Antzerki Taldeak emango du. “Herriari eman dioten guztia eurei oholtza bat eta txosnagune oso bat eskainiz eskertu nahi diegu”, azpimarratzen dute. Jaien hasiera borobiltzeko, eskualdeko taldeen kontzertuak egongo dira: Insomnia, Dube, Ezta Ilen eta Nevadah.

Ezta Ilen talde zaldibartarra.

 

GAZTE EGUNA

Urriaren 12rako, osteguna, DJ maratoi herrikoia antolatu da. “Bertan edozein herritarrek parte hartu ahal izango du, aurrez izena emanda”, azaltzen dute. San Fausto egunean, urriak 13, ez dira faltako ohikoak diren paella txapelketa eta Mañaria errekaren jaitsiera. Urriaren 14an Gazte Eguna ospatuko da ekitaldi ugarirekin.

Bigarren asteburuan ere hainbat ekintza egongo dira txosnagunean. Izan ere, urriaren 20an, oso arrakastatsua izaten den tortilla txapelketa egingo da. Bukatzeko, urriaren 21ean Elkartasun eta Mozorro Eguna ospatuko da. “Karrika Antzerki Taldeari keinu bat eginez, arte eszenikoak izango da mozorroei itxura emango dien gaia”, aurreratzen dute.

Txosnagunea denontzako espazio segurua izatea nahi dute. Horretarako, protokolo bat martxan jarriko da eta “ez dira jarrera edota eraso arrazista, sexista eta LGTBIfobikorik onartuko”.

Hona hemen Txosna Batzordeak antolatutako egitarau osoa:

Urriak 11, eguaztena

19:30 Kalejira Santa Anatik txosnagunera.

20:00 Txupinazoa, Durangoko Karrika Antzerki Taldearen eskutik.

21:30 Kontzertuak: Insomnia, Dube, Ezta Ilen eta Nevadah.

Dube talde berriztarra. PEIO AGIRRE

 

Urriak 12, eguena

13:00 Pantxike eta Patxikotxuren jaitsiera udaletxeko txupinazoraino.

21:30 DJ maratoi herrikoia.

 

Urriak 13, barikua

12:00 Jolasak txosnagunean haur eta familientzat Berbaroren eskutik.

12:30 Paella txapelketa.

14:00 Sari banaketa.

17:00 Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik.

18:30 Pinondotik txosnagunera: Broken Brothers eta Brass Band.

22:00 Ibil Bedi eta Skabidean.

Mañaria errekaren jaitsiera Tabiratik. IBAN GORRITI

 

Urriak 14, zapatua (Gazte Eguna)

12:00 Kamiseta banaketa Santa Anan.

14:30 Bazkaria.

17:00 Kirol txapelketen finalak eta bazkalosteko jolasak.

19:30 Mauxitxa txaranga txosnagunetik hasita.

17:30 Poteo transmaribibolloa Pinondotik txosnagunera, Kuir Eztanda.

22:00 DJak: Les Sauvage MJ eta DJ Eromena.

 

Urriak 20, barikua

18:00 Terrazeo girotua.

19:00 Tortilla txapelketa.

20:30 Sari banaketa.

22:00 Nakar, TOC eta Biznaga.

Urriak 21, zapatua (Elkartasun eta Mozorro Eguna)

Mozorrotzeko gaia: arte eszenikoak.

13:00 Elkartasun bermut musikatua. KSKA kolektiboaren musikak girotua.

22:00 Sound System. Aiaraldeko soinu sistema.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu