Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:47 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Mugarra Triatloi Taldea eta Kurutziaga Ikastola izango dira Durangoko San Fausto jaietako txupineroak

Atzo goizean aurkeztu zen aurtengo San Faustoko egitaraua. Guztira 160 ekitaldi inguru izango dira urriaren 12an eguerdiko hamabietan hasiko diren jaietako hamaika egunetan. Udalak oraindik ez du zabaldu egitarau osoa. 

Jai Batzordeak erabaki du aurten Mugarra Triatloi Taldeak, 20. urteurrenean, pregoia irakurri eta txupinazoa jaurtiko duela udaletxeko balkoitik. Halaber, Kurutziaga Ikastolak txupinazo txikia botako du urriaren 15ean, 12:30ean.

Gaur goizeko aurkezpenean, Durangoko alkatea Mireia Elkoroiribek eskerrak eman dizkie Mugarrari eta Kurutziaga Ikastolari, jaietako pregoilari eta txupinero izateko erakutsi duten laguntzagatik. Halaber, eskerrak eman nahi izan dizkie udal teknikariei, hain programa erakargarria, anitza eta adin guztientzakoa ahalbidetzeko egin duten lanagatik. Elkoroiribek Jai Batzordearen parte-hartzearen garrantzia ere azpimarratu du. «Joan den apiriletik bildu zarete, proposamen eta ekarpenak eginez, gustu guztietarako programazio erakargarri bat lortzeko. Benetan eskertu nahi dizuet zuen lan altruista, jaietako egun hauek posible egiteagatik, durangar eta bisitari guztiek gozatu ahal izan dezaten. Hemendik sanfaustoak, errespetuzkoak, berdintasunezkoak, jendetsuak eta oso parte-hartzaileak izatea nahi dut».

Jaien arlotik, Jesica Ruiz alkateordeak Elkoroiriberen hitzak azpimarratu ditu, eta gaineratu du «aurkezpen hau eta programazioa hilabete askotan zehar teknikarien eta durangarren artean egindako lana eta inplikazioaren emaitza da. Une honetan Jai Batzordean parte hartzea oso handia izaten ari da, eta datozen urteetan ere hala izatea nahi dugu, Durango kulturalki herri bizia delako sintoma bikaina delako «. Ruizek aurtengo kontzertu batzuk ere nabarmendu ditu, hala nola, ETS, Huntza edo Carlos Jean.

Aurkezpenean, urriaren 7an Errotari elkartearen ohiko irteerarekin hasiko den egitarauaren nobedadeen berri eman da.

Hala, Laura Vallejo kultura teknikariak jaietako nobedade nagusiak azaldu ditu, hala nola Raimundo El Canastero (urriak 12), Nebrashka talde durangarra ETSko telonero gisa eta Luhartz.

Gainerako nobedadeei dagokienez, aipamen berezia Plateruena Kultur Aterpean egingo den tango-erakusketarako, Montevideorekin loturak sortzen jarraitzeko balioko duena, Durangoko Udalarekin sinatutako Lankidetza Kulturaleko Hitzarmenaren zati gisa.

Horretaz gain, magia ikuskizun bat egongo da Iñaki Ruiz de Galarretaren eskutik, Sun Magoa bezala ezagunagoa, bi txarangen arteko topaketa, Urban Jaia, Dantzaro eta Durango Kantari eta antzerki, zirku eta kale animazioko hainbat ikuskizun.

Mugarrat Triatloia taldetik, berriz, Josu Barrutia presidenteak eta Jone Aizpuruak eskerrak eman dizkiete Jai Batzordeari eta Udalari euren urteurrenean txupinazoa jaurtitzeko aukera emateagatik, eta gogorarazi dute datorren urriaren 7an egingo den duatloiari begira «bihar, irailak 23, Tabiran geldialdia egingo dugu emakumeei zuzenduta, zirkuitua ezagut dezaten eta parte hartzera anima daitezen».

Bestalde, Kurutziaga Ikastolako Jare, Inhar eta Lea txupinero txikiek euren esker ona eta poza adierazi dute «jaiez modu berezian gozatzeko aukera izateagatik». Urko Rodriguez Kurutziaga Ikastolako zuzendariak txupinazo txikirako egindako aukeraketa eskertzeaz gain, “jaiak errespetuz, berdintasunez, euskaraz eta modu osasuntsuan bizitzea espero dut”.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu