Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:59 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Zaldibarko Udalak 2022/2023 ikasturtean euskara ikasleentzako laguntzak eskatzeko epea ireki du

Zaldibarko Udalak onartutako Euskara Sustatzeko Ekintza Planean jasota dagoenez, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea sustatzeko helburuarekin, euskara ikasteko laguntzak eskatzeko epea ireki du. Aurten, 2022/23 ikasturtean euskalduntze- eta alfabetatze-ikasketak egiteko beketarako partida 6.000 eurora igo da, iaz baino 1.000 euro gehiago.

Zaldibarren erroldatuta dauden eta udal euskaltegietan, euskaltegi pribatuetan eta barnetegi homologatuetan ematen diren euskara-ikastaroetara doazen guztiek jaso ahal izango dituzte beka hauek.

Ikastaro ez-intentsiboetan (ordu eta erdi, bi ordu edo hiru ordu egunean), matrikularen % 75, %80-90ko asistentzia izanez gero; 90%koa asistentziaren %90etik gora izanez gero eta, %100ko asistentziarekin %100ko diru laguntzak izan ahal dira. Eta ikastaro trinkoen (barnetegien eta 5 ordu eta gehiagoko ikastaroen) guztizko kostuaren % 50. Era berean, gehienez 600,00 €-ko dirulaguntza ezartzen da autoikaskuntzako ikastaroen kasuan.

Eskaerak Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzuak prestatutako eredua betez aurkeztuko dira, eta aurkezteko epea urriaren 31ra arte egongo da zabalik.

Informazio guztia udalaren webgunean eta Zaldibarko Udalaren Euskara Zerbitzuan eta 94 682 70 16 telefonoan egongo da eskuragarri.

Informazio gehiago hurrengo dokumentuetan:

​​Bekak emateko oinarri espezifikoak, 2022/2023 ikasturtean zehar euskara ikastaroak egiteagatik (PDF 502KB)

Bekak 2022/2023 ikasturtean euskara ikasten aritu diren ikasleentzat (PDF 79KB)

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu