Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
4:58 am,
temperature icon 18°C
Humidity 99 %
Ráfagas de viento: 2 Km/h

Amorebietako Udalak laguntza teknikoa eskainiko die EKOS Jaialdian parte hartu nahi duten ikastetxeei eta norbanakoei  

2023an Donostia Gizarte Ekonomiaren Europako Hiriburua da, eta hainbat helburu ditu, tartean, ekonomia bidezkoago baten aldeko pausuak ematea, berdintasunaren alde egitea eta parte-hartzea  sustatzeko jarduerak garatzea; eta hori guztia pertsonak erdigunean jarriz. Ekimen horietako bat EKOS, Gizarte Ekonomiako Sormen Jaialdiaren lehenengo edizioa da: Kursaal Jauregian izango da abenduaren 19an. Horrela, eta ekimen honekin partekatzen dituen balioak azpimarratuz, Amorebieta-Etxanoko Udalak laguntza teknikoa eskainiko die Jaialdian parte hartu nahi duten ikastetxeei eta pertsonei.

Parte-hartzaileak, modalitateak eta gaiak

Parte-hartzaileek bi kategorien artean aukeratu beharko dute:

  • Ikasleen kategoria: ikastetxe bati lotuta egongo da eta pertsonek 15 urte baino gehiago izan beharko dituzte edo DBHko 4. mailatik gorako ikasketak egin beharko dituzte. Piezak banaka edo gehienez 4 laguneko taldean aurkeztu beharko dira.
  • Publiko orokorraren kategoria: Diseinu grafikoaren edo ikus-entzunezkoen profesionalak edo mundu horren zaleak, 18 urtetik gorakoak. Banaka aurkeztu behar dira lanak.

Modalitateei dagokienez ere bi izango dira:

  • Ikus-entzunezkoa: 30 segundoko iraupena izango dute gehienez. Formatua: Full HD, hau da, 1900 × 1080 pixel. Bideoak MP4 edo MOVen entregatu beharko dira. Horizontalean grabatu beharko dira. Bideoa erantsi beharko da, ez da deskargatzeko estekarik onartuko.
  • Grafikoa: 20mb-ko tamaina izango dute gehienez. Formatua: DIN A4 eta 300 ppi bitarteko orri bakarra. Grafikoa PDF, PSD, AI edo JPG formatuan entregatu beharko da. Horizontalean egin beharko da.

Eta, azkenik, gaiari dagokionez, honek jaialdiaren helburu nagusiarekin bat etorri beharko du. Horrela, EKOSek bost gai aipatzen ditu: inklusioa, jasangarritasuna, berdintasuna, tokiko garapena eta gizarte-esentzia. Era berean, antolatzaileek gogorarazi dute parte-hartzaile bakoitzak modalitate eta gai bakarra aukeratu beharko duela bere lana definitzeko; euskaraz zein gaztelaniaz aurkeztu ahal izango da.

Izen-ematea

Izen-ematea festivalekos.com webgunearen bidez egin beharko da eta epea irailaren 13tik urriaren 11ra egongo da zabalik. Sariak 500 eta 3.000 euro bitartekoak izango dira; gainera, EKOS modalitateko garaikurrak egongo dira. Horiek guztiak abenduaren 19an Kursaalen egingo den azken galan emango dira.

Informazio gehiago

Informazio edo laguntza gehiago jaso nahi duten ikastetxeek edo EKOS Jaialdiari buruzko interesa dutenek Udal Liburutegira jo dezakete, 946300626 telefonoan edo setxebarria@amorebieta.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu