Euskal Herriko artzain txakurrik onenak Garain lehiatuko dira larunbatean
Garaiko Aiartza auzoan, Euskal Herriko artzain txakurrik onenak lehiatuko dira irailaren 16an, larunbatarekin, arratsaldeko 5etan. Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak izango dira. Ekitaldiko sarrera doakoa izango da.
Txapelketa antolatzeko ardura nagusia Garaiko Udalak badu ere, Gerediaga Elkarteak, Euskal Herriko Artzain Txakurren Elkarteak (EHATE) eta Urkiola Landa Garapenerako Elkarteak lagundu dute ekimenean.
Aurten, 50 urte beteko dira Euskal Herriko Artzain Txakurren txapelketa antolatzen hasi zela. Lehenbiziko txapelketa Garain, Goierrin auzoan, egin zen, 1973ko irailaren 16an. Irabazlea, Arabako Zuatzako Montes de Jesús Azpiazu izan zen. Harrezkero, Garain, txapelketa 1981ean, 1988an, 1997an, 1999an eta 2021ean egin da. Horiek horrela, aurtengoa 6. aldia izango da Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketa Garain antolatzen dena.
Gogorarazi behar da azken urteotan txandaka antolatu dela txapelketa hau Atxondon eta Garain.
Aurtengoa 56. edizioa izango da eta 13 txakurrek parte hartuko dute. Honako hauek:
2022an, Atxondon (Axpen), egindako Euskal Herriko Artzain Txakurren Txapelketako txapelduna:
JAI | Angel Varona | Zalla |
Herrialdeka egin diren txapelketetako txakurrik onenak:
ARABA
|
||
TXAKURRA | ARTZAINA | HERRIA |
LIS | Fidel Alonso | Areta |
BAT | Fidel Alonso | Areta |
TXIPI | José Mª Jauregi | Ilarduia |
BIZKAIA
|
||
URBI | Kepa Ardanza | Abadiño |
HIRU | Marcos Ispizua | Orduña |
LAIA | Enrique Mendiguren | Orozko |
GIPUZKOA
|
||
LAGUN | Miguel Arregi | Oñati |
MENDI | Javier Zubiaurre | Mutriku |
ZEN | José Mª Bengoa | Oñati |
NAFARROA
|
||
TXIKI | Antonio Alustiza | Areso |
MENDI | Jesús Razkin | Etxarri Aranaz |
BAT | Antonio Alustiza | Areso |
Txapelketan, bi ariketa izango dira:
Lehenengo ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, txakurra artaldera joango da, baina zelaiaren barrenetik; bidean bi aldiz
geldiaraziko da txakurra epaimahaikoak esandakoan. Ondoren, artaldera sartu eta zelai erdian dagoen hesiaren tartetik igaroz artzaina dagoen lekura ekarriko ditu ardiak. Ardiak eta txakurra artzainaren inguruan geldi egon beharko dira, epaimahaikoek esan arte. Hori egin ondoren, epaileen esanetara, eskuineko edo ezkerreko hesi-tartetik igaro beharko dira ardiak.
Bigarren ariketa. Zazpi minuturen barruan, artzainaren esanetara, banderatxoz seinalatutako bidetik joan beharko du txakurrak, ardietara hurreratu, artaldea hartu eta erdian dagoen eskortan sartzen saiatu beharko du. Ardi guztiak sartzen lortuz gero, ondoren, zakarkeriarik gabe atera beharko dira.