Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:51 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko irakurle taldeak egingo dira Elorrioko liburutegian

Udazkenera begira, Elorrioko Liburutegiak eskaintza ederra prestatu du. Euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko irakurle taldeak egingo dira, hamasei urtetik gorako herritarrentzako.

Euskarazko irakurle taldea hilean behin elkartuko da, 18:00etan. Urriaren 11n, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao eleberria izango dute hizketagai. Azaroaren 8an, Miren Agur Meaberen Kristalezko begi bat. Bukatzeko, abenduaren 13an, Joan Mari Irigoienen Babilonia izango da protagonista. Saioak Mikel Antzak dinamizatuko ditu.

Gaztelaniazko taldea, berriz, arratsaldeko 19:30ean elkartuko da eta Peru Magdalena izango du gidari. Urriaren 4an, Ibrahima Balderen Hermanito (Miñan) landuko dute. Azaroaren 8an, Delphine de Viganen Los reyes de la casa. Azkenik, abenduaren 11n, Claudia Piñeiroren Tuya.

Ingelesez jarduteko taldea ere egingo da. Izena ematen dutenak bi hilean behin elkartuko dira, arratsaldeko 19:45ean. Joseph Riopellek dinamizatuta, Yann Martelen The life of Pi liburua izango dute berbagai urriaren 5ean, eta abenduaren 14an Douglas Adamsen The Hitchhiker’s Guide to the Galaxy.

Izena emateko, hiru aukera daude: liburutegira bertara joan, liburutegia@elorrio.eus helbidera idatzi edo 946 03 20 32 zenbakira deitu.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu