Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:44 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Larunbatean hasiko da Eleizetan programaren edizio berria Etxanon Miren Urbieta-Vega sopranoren eskutik

Amorebieta-Etxanoko Udalak Eleizetan ganbera musikako kontzertuen edizio berria aurkeztu du gaur, herriko ermitak eta elizak eszenatoki izango dituena. Gaurko prentsaurrekoan, Ainhoa Salterain alkateak azaldu du Eleizetan Amorebieta-Etxanon errotuta dagoen programa dela: «2002tik etengabe ospatu da Eleizetan gure herriko ermita eta elizetan. Formatu honi esker, zornotzarrok kalitate handiko zuzeneko kontzertuez gozatu ahal izaten dugu iraileko asteburuetan. Gainera, kontzertu-ziklo honen baitan, gure udalerriko hainbat ermita eta eliza bisitatzen ditugu, monumentu-ondareak guztiak: hala nola, Dudeako San Migel eta Boroko San Pedro ermitak, edo Bernagoitiako San Migel, Etxanoko Andra Mari edo Amorebieta-Etxanoko Andra Mari elizak».

Miren Urbieta-Vega.

Ondoren, Koldo Bilbaok, Kultura, Kirol eta Herritarren Segurtasuneko zinegotziak, programa berria azaldu du: «Eleizetanen edizio berri hau musika eskaintza zabal batez beteta dator, estilo ezberdin eta askotarikoz, hala nola jazza, barrokoa, errenazimenduko musika, herri musika, antzinako musika edo folka, besteak beste. Edizio berria larunbat honetan bertan hasiko da, irailaren 9an, eta 24ra arte luzatuko da:

 

Larunbata irailak 9 | 20:00 Etxanoko Andra Mari eliza

ZARZUELA ERREZITALA

Zarzuela errezitala soprano, tenore eta pianoarekin. Bertan, Zarzuelaren historiako piezarik ezagunenetako batzuk entzun ahal izango dira erromantza, bikote eta piano hutsezko piezetan.

Lehenengo zatian, Pablo Sorozabal eta Jesus Guridi bezalako bi euskal autorek protagonismo berezia izango dute; bigarrena, berriz, eklektikoagoa izango da, madrildar kastizotik, andaluziar pasodobleraino eta  kataluniako Zarzuelatik igaroz.

Taldekideak

  • Miren Urbieta-Vega (Sopranoa)
  • Beñat Egiarte (Tenorea)
  • Josep Buforn (Pianoa)

Autobusa doan

Gudari kalea, 19:30

Igandea irailak 10 | 19:00 Bernagoitiko San Migel eliza

ANA CARLA MAZA

Ana Carla Maza biolontxelo-jotzaile eta abeslari kubatarrak Latinoamerikara alegiazko bidaia bat egitera gonbidatzen gaitu, bere haurtzaroko musika tradizionala eta konposizioak berreskuratzera. Bossa nova brasildarretik habanera kubatarrera, prisma musikal zabalago baten bidez. Erritmo latinoak, pop melodiak, jazz harmoniak eta teknika klasikoak elkartzen dira heldutasun leherkorreko mundu bat sortzeko, ahots gozoko perkusio pizzicat batek eta arku aireztatu batek moldatua.

Ana Carla Maza Sierra biolontxelo-jotzailea La Habanan, Kuban, jaio zen, musikari familia batean. Aita Carlos Maza piano-jotzaile txiletarra da eta ama Mirza Sierra gitarrista kubatarra.

Parisera joan zen kontserbatorioan ikastera, eta gaur egun Bartzelonan bizi da. Handik bere musika modu profesionalean lantzen du eta Europa osoan aritzea lortu du denbora errekorrean.

Taldekideak    

  • Ana Carla Mazza (Txelo eta ahotsa Chelo y voz)

Autobusa doan

Gudari kalea, 18:00

Larunbata irailak 16 | 20:00 Boroako San Pedro baseliza     

APPALOOSA QUARTET

Taldea Unai Celaya, Juan Gomollón, Ane Aguirre eta Agate Amilibiak osatzen dute.

Unai Celayak biolin ikasketak Musikenen osatu zituen Keiko Watayarekin, Proyecto Villalacre (Las Merindades) Kultur Elkartearen sortzaileetako bat da eta Gorakada Antzerkirako (Matiena) musikaria.

Juan Gomollón Belek Goi Mailako Gradua ikasi zuen Musikenen, eta, geroago, Orkestra Espezializazioko Diploma Handiarekin (Escola de Altos Estudos Musicais, Santiago) eta Musikologia Aplikatuako Masterrarekin (Errioxako Unibertsitatea) osatu zuen bere prestakuntza. 2020an Katharsis ensemblea sortu zuen Ricardo Gil Sánchezekin batera.

Ane Aguirre Nicolas-ek Goi Mailako Gradua ikasi zuen Musikenen, eta, ondoren, Orkestrako Espezializazio Graduondoko Orkestrako musikari gisa ikasi zuen, Escola de Altos Estudos Musicais-en (Santiago de Compostela). Gaur egun, Bilboko Orkestra Sinfonikoko kide da.

Agate Amilibia Garai Musikenen graduatu zen biolontxelo espezialitatean eta, ondoren, Goi Musika Ikasketen Eskolan (Santiago de Compostela) Orkestra Espezializazioko graduondoko ikasketak amaitu zituen. Gaur egun musika irakaslea da eta Arineketan elkarteko kidea.

Taldekideak

  • Agate Amilibia (Biolontxeloa)
  • Unai Celaya, Juan Gomollón (biolinak)
  • Ane Aguirre (biola)

Autobusa doan

Gudari kalea 19:30

Igandea iralak 17 | 19:00 Dudeako San Miguel eliza

HEREJEEN ALABA irakurketa musikatua

Fraile bat Orreagatik Durangorantz abiatzen da. Hara helduta, biharamunean hamabi hereje erreko dituztela jakingo du, haien artean haur bat, herejeen alaba. Hau da Kristalezko bihotza narrazioaren abiapuntua.

Joseba Sarrionandiak «literatura arturiko eta mediebalean murgilduta» bizi izan zuen kartzelako «denbora hutsean» izkiriatutako narrazio hura iturri historikoetan gordetako errealitatea fikzioarekin uztartzen duten horietakoa da.

Horrela, Erdi Aroko musikak eta gure doinu herrikoiek laguntza ezin hobea izango dira XV. mendeko Bizkaiko lurretara bidaiatzeko, heresien garaian murgiltzeko eta sutzarretan amaitu zutenak oroitzeko.

Taldekideak

  • Ainhoa Pineda (irakurketa Lectura)
  • Maider López (biola)
  • Ander Berrojalbiz (arrabita)

Autobusa doan

Gudari kalea 18:30

Larunbata irailak 23 | 20:00 Etxanoko Andra Mari eliza

KUTTUNE

Nerea Quincocesek , perkusiolari, abeslari eta musikagileak, zuzendutako taldea da. Euskal folklorean oinarritutako eta alboko kulturekin zein munduko musikekin fusionatutako konposizioak dakartzate euren errepertorioan.

Taldearen soinu ezaugarriak artxibo, kantutegi eta grabazioen inguruan egindako ikerketa sakonean daude sustatuta. Taldearen musikak antzinako eta oraingo soinuak uztartzea dauka helburu nagusi, tinbrea eta testura berriak etengabe bilatuz. Ikuskizunaren musika guztia “Hauxe da!” izeneko euren lehen diskan dago entzungai, Mecca estudioan grabatuta 2021. urteko udan hain zuzen.

Diskoaren portadan Alejandro Quincoces margolari internazionalaren lanak ikus daitezke.

Taldekideak

  • Nerea Quincoces
  • Tania Loza
  • Irene Gil
  • Jordi Arcusa
  • Pablo Bueno
  • Unai Olabarri
  • Charlie Santiago
  • Pablo Dávila
  • Aingeru torre

Autobusa doan

Gudari kalea 19:30

Igandean irailak 24 | 19:00 Garaitandoko San Isidro baseliza

CUARTETO LAUSO LAUKOTEA (Musikene)

Gaur egun Andoni Merceroren ikasleak Musikenen, Lauso laukoteko kideak 2022ko irailean hasi ziren elkarrekin jotzen Elena Escalzaren babespean.

Galizia, Andaluzia, Nafarroa eta Kataluniakoak dira jatorriz, eta Tatiana Samouil, Liana Gourdjia, Natasha Tchich eta Damián Martínez bezalako irakasleekin uztartzen dituzte beren prestakuntza, kontzertu-jarduera desberdinekin (orkestra gazte eta profesionalekin kolaborazioak, estatuko zein nazioarteko lehiaketa eta jaialdietan parte hartzea, etab.). Besteak beste, magiarekiko grinak eta ganbera-musikaren misterioak lotzen ditu: elkar-komunikatzea eta hedatzea.

Taldekideak

  • Pedro Budiño, Juan de Dios Ruiz (biolinak)
  • Irati Pagola Blanco (biola)
  • Paula López Valls (biolontxeloa)

Autobusa doan

Gudari kalea, 18:30”.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu