Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:49 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Amorebietako Zelaieta Zentroko erakusketa gelak gaur hasiko du ikasturtea

2023-2024 ikasturte berriari hasiera eman zaio Zelaieta Zentroan, eta horrekin batera, hileroko erakusketei. Irailean bi izango dira: erakusketa gelan Santos Okinaren oleoak egongo dira; eta eraikin bereko lehen solairuan bitxigintzako ikastaroko ikasleek egindako lanak.

‘Zornotzako paisaiak’, irailaren 6tik 30era

Gaurtik aurrera, Zelaieta Zentroko erakusketa gelara sartzen direnak Santos Okina durangarraren ‘Zornotzako paisaiak’ erakusketaz gozatzeko aukera izango dute. Bizkaiko, Arabako eta Burgosko iparraldeko paisaiak in situ margotzen espezializatua den artistak, ez du baztertzen beste gai batzuekin lan egitea, hala nola, bodegoiekin, lan abstraktuekin edo beste artista batzuen obren interpretazioekin. Hala ere, datorren irailaren 30era arte Zelaieta Zentroan egongo den erakusketan, Okinak Amorebieta-Etxanoko baserri zaharrak eta txokoak irudikatzen dituzten oleoak erakutsiko ditu.

Bitxigintzako ikastaroko lanak

Bestalde, Zelaieta Zentroko lehen solairuan ere erakusketa bat egongo da irailean, kasu honetan hilaren 18tik urriaren 3ra. Bitxigintzako tailerreko ikasleek ikusgai jarriko dituzte aurreko ikasturte osoan zehar egindako lanak.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu