Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:56 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

58. Durangoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen ematea zabalik da gaurtik

58. Duragoko Azokan erakusmahaia jartzeko izen-ematea zabalik da. Kulturaren plazan parte hartu nahi duzuen argitaletxe, diskoetxe, ekoiztetxe, elkarte, erakunde, banatzaile nahiz autoekoizleek irailaren 1etik 30era bitartean izango dute horretarako epea. Izen ematea www.durangokoazoka.eus webgunetik egin beharko dira.

Durangoko Azoka. IBAN GORRITI

Edizio berria abenduaren 6tik 10era bitarte ospatuko da eta, Durango, euskal kulturaren plaza bilakatuko da, kulturzaleen eta sortzaileen topagunea. Bost egunez euskal kultura eta sortzaileak gertutik ezagutu, kultur ekoizpenak eskuratu, euskal giroaz gozatu eta, euskal kultura ardatz dela, harremanak eta esperientziak bizitzeko aukera izango da.

Bestalde, egitaraurako proposamenak aurkezteko eta ikasle goizean parte hartzeko izen-emateen txanda irailean eta urrian zehar izango da. Aurrerago emango da horren berri.

IZENA EMAN
Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu