EGITARAUA OSOA HEMEN · Gaur hasiko dira Izurtzako jaiak gustu guztietarako 22 ekitaldirekin
Jon Baraja
KULTURA IZURTZA
Aurtengo Izurtzako Udaleko jaiak gaur arratsaldean abiatuko dira 19:00etan egongo den triki-poteoarekin eta 20:00etan jaurtiko de txupinazoarekin. Hogei ekitaldi baino gehiago izango dira irailaren 10era arte: Jaizale, Lotxo, GertuFest, Iurretako dantzariak, Xaibor, bakarrizketa bat…
Biharko, larunbata, hilak 2, fideua-lehiaketa, bazkari herrikoia eta bingoa daude programatuta. Igandean, hilak 3, jaiek Santa Ageda egunaren ospakizunarekin izango dute jarraipena. Durangaldeko Jaizale Txistulari Elkarteak hasiera emango dio egunari goizeko hamarretan kalejira batekin eta, ondoren, alardea egongo da Iurretako dantza taldearekin. Bazkari herrikoi baten ondoren, Alazne Etxebarriak Bikote bila zenbat komeri izeneko bakarrizketarekin barre eginaraziko die bertaratutakoei. Lotxo taldeak erromeria eskainiko du arratsaldeko sei eta erdietan.
Errepikapen asteburuan, ostiralean, irailaren 8an, Jaizale Durangaldeko Txistulari Elkarteko musikariek kalejirari ekingo diote berriro eta GertuFest diziplina anitzeko kultur jaialdiaren bigarren edizioa egingo da Santo Tomaseko merenderoan. Irailaren 9an, larunbata, tortilla txapelketa antolatuko da arratsaldean. Horren ostean, afari herrikoiaren eta Xaibor Diskofestaren txanda izango da.
Azkenengo eguna
Izurtzako herritarrek sei jarduerarekin agurtuko dituzte jaiak irailaren 10ean, igandea: kalejira Jaizalerekin, haurrentzako parkea, igel txapelketa, nagusientzako bazkaria, mus txapelketa Argintxun eta partxis lehiaketa plazan.
JAI-EGITARAUA
IRAILAK 1 Ostirala
19:00 Triki-poteo gasolineran hasita
20:00 Txupinazoa
IRAILAK 2 Larunbata
12:30 Fideua txapelketa
14:30 Platerrak aurkeztea
15:00 Herri bazkaria
18:00 Bingoa
IRAILAK 3 Igandea
SANTA AGEDA EGUNE
10:00 Kalejira Jaizale-rekin
12:00 Iurretako dantza taldea
14:30 Herri bazkaria
16:30 Monologoa: “Bikote bila zenbat komeri”, Alazne Etxebarria
18:30 Erromeria: Lotxo taldea
IRAILAK 8 Barikue
10:00 Kalejira Jaizalerekin
16:00 GertuFest Santo Tomas parkean
IRAILAK 9 Zapatue
19:00 Tortilla Txapelketea
20:30 Tortillak aurkeztea
21:30 Herri afaria
22:30 Disko-festa: Xaibor
IRAILAK 10 Domekie
10:00 Kalejira Jaizale-rekin
11:00 Umeen jolasak, plazan
13:30 Igel txapelketa, plazan
14:30 Helduen bazkaria
17:30 Mus txapelketa Argintxun
17:30 Partxis txapelketa plazan