Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
5:57 am,
temperature icon 18°C
Humidity 98 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

DENDAK BAI · Durango Fashion Gaua bueltatzen da eta modeloak bilatzen dira

 

Dendak Bai casting bat egingo du irailaren 29an, ostirala, ospatuko den Durango Fashion Gaua desfilearen seigarren edizioan parte hartuko duten modeloak aukeratzeko. Desfile horretan Durangoko saltokiek 2023ko udazken-negu denboraldirako proposamenak aurkeztuko dituzte.

Izaera parte-hartzailea izango duen desfile bat izango da eta hori dela eta, irailaren 7an, osteguna, casting bat egingo da modeloak aukeratzeko asmoarekin. Arratsaldeko 17:00etatik 19:00retara izango da Durangoko Plateruena Kultur Aterpean, oraingo honetan bertan egingo da desfilea ere. Nahikoa da hara joatea, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. Ekimena 18 urtetik gorako pertsona guztiei dago zuzenduta; gizonezkoak, emakumezkoak, gazteak… neurri guztietakoak.

Modelo profesionalik ere ez da egongo

Aurreko edizioan bezala, 2021ean, umeen dendek beraien modeloak aukeratuko dituzte, beraz, ez dira casting-era aurkeztu beharko. Modelo profesionalik ere ez da egongo. Modelo guztiak Durango eta Durangaldeko auzokideak izango dira. Helburu bikoitza betetzen dugu horrela, merkataritzari nabaritasuna emanez eta auzokideak ere horren partaide eginez. Elkarteak Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza du honetarako.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu