Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:44 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

MAÑARIAKO JAIAK · Ekitaldi ugariren artean, Delirium Tremens, Zopilotes Txirriaos edo Ezta Ilen taldeen kontzertuak izango dira

MUGA JAIAK

Mañariko Udalak jaiak ospatuko ditu hil honetan. Hilaren 11tik 16ra bitartean egingo dira. Ekitaldi ugariren artean, Delirium Tremens, Los Zopilotes Txirriaos, Ezta Ilen, Añube eta DJ Pitxitxi taldeen kontzertua izango da. Guztira lau jaiegun izango dira. Jarraian, programa osoa irakur dezakezu. Ondo pasa!

Delirium Tremens taldea. Facebook

EGITARAUA
Abuztuak 11, barikua
  • 20:00 Kontzertua: Ezta Ilen eta Añube.
Abuztuak 14, astelehena
  • 13:00 Txupinazoa, kanpai hotsa eta Pitxitxiren igoera. Txupinazoa Kafraga Elkartearen esku.
  • Momentua girotzen herriko trikitilariak egongo dira.
  • 14:30 Herri Bazkaria.
  • Ostean: Igel eta mus txapelketa.
  • 16:00-18:00 Play Mai tailerra haurrentzat.
  • 18:30 Gazte Olinpiadak.
  • 22:30 Kontzertua: Delirium Tremens, Los Zopilotes Txirriaos eta DJ Pitxitxi
  • 04:00etatik – 06:00etara bitartean autobusa ibiliko da etenik gabe Mañaritik Durangora.
Abuztuak 15, Andra Mari eguna 
  • 07:00 Garbiketa
  • 10:00 Kalejira txistulariekin
  • 11:00 Meza Kirikiño abesbatzarekin. Ondoren: Dantzariak.
  • 12:00 Pilota partiduak.
    4 ½ ko partidua: Etxebarria II – Elizalde
    Binakako partidua: Retegi Bi-Bernaola / Victor – Ladis Galarza
  • 12:30 – 14:00 Karts pista eta perkusio tailerra haurrentzat.
  • 17:00 Karabina jaurtiketa (Ateneo Cinegetico Mugarrak antolatuta).
  • 19:00 Tio Teronen Semeak – FreshCool ikuskizuna.
  • 20:30 Txistorrada.
  • 22:45 Mariachi Imperial – Elegancia Mexicana.
Abuztuak 16, San Roke eguna (Mozorro eguna)
  • 11:00 Meza. Ostean: Dantzariak.
  • 12:00 Paella txapelketa.
  • 14:30 Paellak aurkeztu eta sari banaketa.
  • 18:00 Briska Txapelketa (Errose Bustintza Kultur Etxean).
    Oharra: Aurretik izena eman beharko da 17:30-18:00 bitartean Kultur Etxe kanpoan, bikote mugatu kopuru batek jokatu ahal izango duelako. Bikoteak heltze orduaren arabera apuntatuko dira, mugara heldu arte.
  • 19:00 Orkresta elektrotuna.
  • 22:00 Pitxitxiren agurra.
  • Ostean, DJ Gaztotxo gaua girotzen.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu