Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
1:45 pm,
temperature icon 11°C
Humidity 85 %
Ráfagas de viento: 38 Km/h

Onetsi da Ibaizabalgo bizipistako bigarren tartearen trazadura proiektua, Boroa eta Erletxe artean

Bizkaiko Foru Aldundiak behin betiko onetsi du Ibaizabalgo bizipistaren bigarren tarteko trazadura proiektua. Helburua Galdakaoko udalerria lotzen duen bizikletentzako eta oinezkoentzako ibilbidea egitea da: Erletxen hasi (industrialdearen ondoan), Kortederra auzotik igaro eta Boroako industrialdean amaitu arte, Amorebieta-Etxanoko udalerrian.

Argazkia · Jon Ander Ramos

Proiektua behin betiko onetsi ondoren, hurrengo urratsa emango da, hau da, lizitazioa eta lanak egikaritzea. Horretarako aurrekontua 1.557.904 euro izango dira eta lanek 15 hilabete inguru iraungo dute.

Bigarren tartea lotu egingo da Iurreta eta Amorebietaren artean dagoeneko erabilgarri dagoen 5,5 kilometroko bizipistara. Etorkizunean, hirugarren tarte bat lotuko da Erletxe eta Larrabetzuren artean. Bizikleta bideak 13,5 kilometro izango ditu, guztira, eta gaitasun handia izango du hiriguneak, auzoak, merkataritza eta industria poligonoak eta ikastetxeak lotzeko. Aukera erosoa eta segurua izango da bizikleta eguneroko joan-etorrietan gehiago erabiltzea sustatzeko.

Amorebieta – Iurreta

Ibaizabalgo bizipistaren lehenengo tartea 2023ko martxotik dago erabilgarri. Bizipista bizikleta zein oinezkoentzako ibilbidea da: Zubieta industrialdean hasten da, Amorebieta-Etxanon, eta AP-8 autobidearen paraleloan jarraitzen du. Ibilbide horretan hainbat auzo zeharkatzen ditu (San Miguel Dudea, Erkoles, Euba, Berna eta Arriandi) eta Mallabiena industrialdean amaitzen da, Iurretan. Bizipistaren bi muturrak lotuta daude aurretik zeuden bizikleta eta oinezkoentzako udal bideekin.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu