Joseba Sarrionandia idazlea, kulturaren munduaren erreakzioaren adibide
MUGA DURANGO
Kuturaren munduak ere bere botoa eman zuen atzo Durangaldean. Horren adibide Joseba Sarrionandia idazle iurretarra izan zen. Eguerdian entregatu zituen bere boto-paperak Durangon.
Euskal filologo eta soziologo hau, autore euskaldunen artean ospetsuenetarikoa mundu osoan, Euskal Herrira itzuli zen 2021ean. Estatuko hauteskundeetan botoa ematen duen lehen aldia da. «Maiatzeko udal hauteskundeetan ere bozkatu nuen», esan dio MUGAri.
EH Bildu garaile
EH Bildu koalizioak lortu ditu boto gehien Durangaldeko herri guztietan, Ermuan izan ezik, bertan PSE-EE alderdiak erregistratu baititu gehiago.