Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
9:25 am,
temperature icon 20°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 1 Km/h

Urkiolako errogatibarekin bat etorriz, abuztuaren 26an Abadiñoko adinekoen bazkaria egingo da 

Abuztuko azken zapatuan –hilak 26– Urkiolara e

Gaztañodi parkean

rrogatiba egingo da. Goizean goiz abiatuko da Muntsaratzeko Andra Mari ermitatik, San Rokeren irudia santutegira eramateko. Tradizio horrekin bat eginez, Abadiñoko Udalak herriko erretiratuentzako irteera eta bazkari herrikoia antolatuko ditu aurten ere. 

Angel Mari Unzueta. ARGAZKIA: PEDRO SAN ROMÁN

Hala, autobusa 10:20ean irtengo da Muntsaratzetik, eta Zelaietan eta Traña-Matienan egingo ditu geldialdiak. 14:00etan, Urkiolan, herriko erretiratuen bazkari herrikoia egingo da, eta udalbatzako kideak ere bertan izango dira.

Parte hartu gura dutenek dagoeneko eman dezakete izena Traña-Matienako udal bulegoan (uztailaren 21era arte), Errota Kultur Etxean (uztailaren 28ra arte) edo Mediatekan (abuztuaren 4ra arte). Jarduerak 10 euro balioko ditu, eta bankutik kobratuko da. Hori dela eta, kontu-zenbakiaren titulartasun-ziurtagiria aurkeztu behar koda.

Gaztañodi parkean

Aurten ere “Gisatu” herrikoia ospatuko da Gaztañodi parkean, abuztuaren 26an, zapatuan, 20:00etatik aurrera –euria egiten badu, Probalekuan izango da–, eta erromeria izango da. Oraingo honetan, euro bateko prezioa izango duen tiketa erosi beharko da, Errota Kultur Etxean uztailaren 28ra arte edo Mediatekan abuztuaren 22ra arte. Biltzen den dirua Elikagaien Bankuari emango zaio.

“Prezio sinbolikoa da, euro 1 pertsonako, eta horrek ekitaldia hobeto kudeatzeko aukera emango digu. Janari-kantitatea doitu ahal izango da eta izena ematen duten pertsona guztientzako lekurik egokiena izan”, azaldu du Edurne Maguregui Gizarte Ongizateko zinegotziak.

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu