Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:30 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Sendabelarren destilazio tailerra Atxondon 27an

Atxondo Kultura Mahaiak, Udalaren laguntzarekin, sendabelarren destilazio tailer bat antolatu du uztailaren 27rako, arratsaldeko 17:00etan Axpeko Biezko baserrian (Olazabal Auzoa, 3).

Tailerrean sendabelarrak jasoko dira eta alanbikean destilatzen irakatsiko da, Oihane Lekunberri Biezko baserriaren laguntzarekin. Era berean, hidrolatoak ere esaten zaien lore-urak zer diren eta nola erabil daitezkeen ere azalduko da. Tailerra euskaraz izango da, baina euskera ondo ulertzen edo ez dakitenei ere erderaz azalduko zaie.
Plazak mugatuak direnez, tailerrean parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da udal liburutegian eta 3 euroko prezio sinbolikoa ezarri da. Plazak betez gero, 26an tailer berri bat programatzea aurreikusita dago.

Informazio gehiago 697196748 telefonoan edo liburutegia@atxondo.eus helbide elektronikoan.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu