Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:24 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Zornotzako merkatariek “Saltzen da” kartela jarri dute beren biziraupena defendatzeko

DENDARIAK, Zornotzako Merkatarien Elkarteak, kontzientziazio kanpaina bat jarri du abian, “Zornotzan erosi” lelopean. Kanpaina horren bidez, tokiko kontsumoa sustatu nahi da, herritarrei beren erosketak herriko saltokietan egiteko eskatuz.

Kanpainak 5 eguneko iraupena izango du, uztailaren 13tik 18ra, eta, bitartean, merkatariek berain erakusleihoetan kartel bat izango dute, herritar guztiek ikus dezaten. Kartel horretan, “Saltzen da” legendarekin batera, honako hau irakur daiteke: “Zure herria bizirik mantentzeko, egin erosketak tokiko dendetan. Inork ez dezala kartel hau eskegi behar”.

Horrela, herriko merkataritza desagertzeak herriari ekarriko liokeen galera sozial eta ekonomikoaz kontzientziatu nahi da. Amorebieta-Etxanoko saltokien benetako arriskua Interneteko plataforma handien salmenten igoera da. Egoera horren aurrean, garrantzitsua da oroimena lantzea eta gogoratzea tokiko merkataritza bizitza, bizikidetza, nortasuna eta errotzea dela.

Eta ekartzen dituen onurak bakarrak direla, elkarteak adierazi duen bezala: «kalitatea eta tratu pertsonalizatua eskaintzen ditugu; herria bizirik mantentzen dugu; tokiko jarduerarekin lankidetzan dihardugu; enplegua sortzen dugu; tokiko hazkundea bultzatzen dugu…»

Uztailaren 15ean hasiko dira Karmengo jaiak eta, beraz, elkarteak kaleetan egongo den etengabeko fluxua aprobetxatu nahi izan du kanpainak eragin eta garrantzi sozial handiagoa izan dezan. Merkatariek helarazi nahi duten mezua argia eta zehatza da: «zornotzarrei herriko denda txikietan kontsumitzeko eskatzen diegu, inork ez dezan pertsiana jaitsi behar».

Kanpaina hau Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak eta Amorebieta-Etxanoko Udalak diruz lagundu dute.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu