Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:10 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Abadiñoko Udalak Astolako igerilekuetako aldageletako ateak eta sabai faltsuak aldatuko ditu 

Astolako igerilekuetako lau aldageletako eta komunetako barruko ateak aldatzen hasi da Udala. 5 (gehi BEZ) aurrekontua duen jarduketa horri esker hogei bat ate berritu ahal izango dira.

Obra, estalki berria amaitzen denean instalazioak pixkanaka berritzeko eta hobetzeko programa zabalagoaren barruan dago. “Igerilekuko instalazio laguntzaileen narriadura egiaztatu ostean, egungo gobernu-taldeak hobekuntzak egitea erabaki du, epe labur eta ertainerako jarduketa-plan baten bidez, eta horrek zerbitzuaren kalitatea hobetzea ekarriko du”, azaldu du Mikel Urrutia alkateak.

Erabiltzaileen kexa eragin zuten ateez gain, hurrengo egunetan denboraren poderioz hondatuta dauden sabai faltsuak ere aldatuko dira. Datozen egunetan egingo diren lehentasunezko bi jarduketa dira, kirol-instalazioaren ohiko jardueran ahalik eta eragin txikiena izaten saiatuz.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu