Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:33 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

JAIAK · Amorebieta-Etxanoko Udalak pilota partida profesionalak eskainiko ditu festen lehen igandean, Karmen Egunean  

MUGA JAIAK

Amorebieta-Etxanok dena prest du gogoz espero diren Karmenak eta Santanatxu jaiak ospatzeko, eta asteburu honetatik aurrera jarduera ugari eta askotarikoak izango ditu guztion gozamenerako. Jaien egitarauaren barruan, euskal pilotazaleek Baiko Pilotak Amorebieta-Etxanoko Udalarekin elkarlanean antolatutako hitzordu benetan erakargararria izango dute: pilota partida profesionalak. Igande honetako (uztailak 16) binakako partidak honako hauek izango dira: Agirre-Morgaetxebarria vs Alberdi II-Iztueta eta Jaka-Albisu vs Urrutikoetxea-Mariezkurrena II. Ainhoa Salterain alkateak eta Urrutikoetxea eta Morgaetxebarria pilotariek aurkeztu dute gaur goizean kirol ekitaldia. «Izen handiko kirol-ekitaldi hau benetako gozamena izango da euskal pilotazaleentzat eta Amorebieta-Etxanoko bizilagun eta bisitari guztientzat gure jaietan. Karmen Egunerako plan ezin hobea, zornotzar guztientzat hain berezia den data «, aurreratu du Salterainek.

Amorebieta-Etxanoko alkateak pilota partida profesionalak herriko jaien programazioan sartzearen garrantzia azpimarratu du: «Oso pozik gaude gure auzokide eta bisitariei pilota partida zirraragarri hauetaz gozatzeko aukera eskaintzeaz. Euskal pilota gure nortasun kulturalaren funtsezko alde bat da, eta goi mailako partida hauek emozio eta entretenimendu uneak eskainiko dituzte, Amorebieta IV pilotalekuan elkartuko diren kirolariek euren trebetasuna erakutsiko baitute».

 

Sarrerak salgai

Pilota partida profesionalak 18:00etan hasiko dira eta lehendabizi Agirre-Morgaetxebarria eta Alberdi II-Iztueta bikoteek jokatuko dute eta ondoren Jaka-Albisu eta Urrukioetxea-Mariezkurrena II bikoteek neurtuko dituzte indarrak. Goi mailako kirol ekitaldia galdu nahi ez duen orok salgai ditu sarrerak Amorebieta-Etxanoko Urtza eta Venezia tabernetan. Nahiago duenak, online erosi ditzake, entradasfronton.com webgunean. Harmailetarako sarrerek 20 euroko kostua dute eta kantxan egotea nahiago dutenek 25 euro ordaindu beharko dituzte.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu