Astelehena,
2024ko Abenduak23

MugaKultura

loader-image
Durango
6:03 pm,
temperature icon 9°C
Humidity 93 %
Ráfagas de viento: 32 Km/h

Durangoko jaietako barrakak tren zaharraren lursailean kokatuko dira eta zezen plaza TADUn

Durangoko Udalak Euskal Trenbide Sarearekin (ETS) adostu du hurrengo San Faustoetako barrakak trenaren antzinako lurretan kokatzea. Egungo gobernu taldeak horrela erantzun dio iazko jai batzordean egindako eskaerari.

Duela egun batzuk Udalak eta Euskal Trenbide Sareak (ETS) egindako bileran,  gobernu talde durangarrak kokapen berria proposatu zuen, herritarren eskaritik hurbilago zegoela iritzita.

Orain, eskaera horren ostean, barrakak PERIaren lurretan jartzeko baimena modu ofizialean bidali dio ETSk Udalari, eta asmoa da espazio hori jarduera gehiagotarako erabiltzen jarraitzea, herritarrek gozatu ahal izan dezaten, urte askoan erabili gabe egon ondoren. Zentzu horretan, Udalak positibotzat jo du erakundeen arteko lankidetza.

Barraken kokapen aldaketak bi premisa nagusiri erantzuten die: batetik, eta duela urtebeteko esperientziaren ondoren, udal arduradunek balioetsi zuten TADUko aparkalekuan zegoen espazioa ez zela oso zabala, eta, bestetik, Udaleko teknikariek kokapena aldatzea gomendatu zuten, barrakak jartzeak aparkalekuko asfaltoari eragin ziezaiokeen kalteagatik, ez baitago hain pisu handia jasateko prestatuta.

Bestalde, aurten ere zezen plaza izango du Durangok, TADU aparkalekuan kokatuko baita.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu