Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:45 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Musikaire jaialdiaren edizio berri bat ospatzen da gaurtik Elorrion

MUGA KULTURA

Uda eta Kultura uztartzen dituen jaialdia indartsu itzultzen da Elorriora gaurtik. Aurtengoa jaialdiaren 23. edizioa izango da, eta askotariko gustuei erantzuteko eskaintza zabala jaso da programan. Hori baita azken urteetan udalak nahi izan duena; adin guztiak kontutan dituen eskaintza kulturala ekartzea gurera.

NEOMAK · ARGAZKIA @kulturaz_koop

​​Formatuari dagokionez, ohikora itzuliko da jaialdia. Emanaldia gehienak plazan izango dira, eta hiru saio Lariz jauregiko lorategian eskainiko dira. Ordutegiak adin tarteen arabera egokitu dira.

Eskaintza zabala izango du jaialdiak; askotariko musika, antzerkia, dantza… Programako izenen artean Neomak, Ruper Ordorika edota Pirritx, Porrotx eta Marimotots aurki ditzakegu. Eta musikari dagokionez, Elorriok trikitixa, flamenko jazz, pop, swing, jazz, Blues edo rock aniztasun handia izaten jarraituko du, Euskal Herritik zein nazioartetik etorritako artisten eskutik.

Halaber, Buruagak azpimarratu du “Arriolak urterik urte egiten duen lan bikaina”, eta gogora ekarri du pandemiako mugekin ere, urte guzti hauetan jaialdiak ez duela etenik izan.

​​Halaber, Udalatik azpimarratu dute “Arriolak urterik urte egiten duen lan bikaina”, eta gogora ekarri du pandemiako mugekin ere, urte guzti hauetan jaialdiak ez duela etenik izan.

​​Programazioa eta agertokiak
  • DEABRU BELTZAK – «CIRCLE OF FIRE»​​– Gaur, Uztailak 7, 22:30ean – Plaza
  • ​​NEOMAK – Uztailak 8, 22:30ean – Plaza
  • ​​PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS – «URTEAK BETE, ABENTURAK BIZI» – Uztailak 9, 19:00etan – Plaza
  • ANTONIO LIZANA – Uztailak 14, 20:00etan – Lariz jauregia​​
  • ​​VERDE PRATO – Uztailak 15, 20:00etan – Lariz jauregia
  • ​​RUPER ORDORIKA – Uztailak 16, 19:00etan – Lariz jauregia
  • ​​SOUL TELLER – Uztailak 21, 22:30ean – Plaza
  • O SISTER! – Uztailak 22, 22:30ean – Plaza​​
  • ​​DANTZA GARAIKIDEA – “La medida que nos ha de dividir” (Qabalun), “Out of the blue” (LaRutan), “Hellouses y Goodbyeses” (Wako), “Throught nature” (Sekai) – Uztailak 23, 19:00etan – Plaza
  • ​​JANUS LESTER – Uztailak 28, 22:30ean – Plaza
  • NICO WAYNE BLUES BAND – Uztailak 29, 22:30ean – Plaza​​

Informazio guztia hurrengo dokumentuetan:​​

​​Kartela (PDF 330KB)

​​Programazioa (PDF 5.57MB)​

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu