Ostirala,
2024ko Uztailak26

MugaKultura

loader-image
Durango
1:38 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

‘Gure zirkua’ Elorriora iritsi da

Ikusmin handia pizten duen euskal zirkua iritsi da herrira. Artista paregabez osatutako taldeak bederatzi ikuskizun egingo ditu: bihar, ostirala, 19:00etan; larunbatean, hilak 8, 18:00etan eta 20:30ean; igandean, hilak 9, 11:00etan; ostegunean, hilak 13, 19:00etan; hilaren 14an, 19:00etan; hilaren 15ean, 18:00etan eta 20:30ean; eta hilaren 16an, igandea, 19:00etan. Bizkaiko azken emanaldiak izango dira Elorriokoak. Bederatzi aukera egongo dira Ganondo parkean ikuskizunaz gozatzeko.

“Gure lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu nahi ditugu herri osoarekin, adin eta maila guztietako herritarrekin”, azaldu dute artistek. Nortasun berezia duen zirkua da. “Gure Zirkuan sinetsi ezin denaz gozatuko dugu; eta karpa barruko giroa osatuko duten orekarekin, indarrarekin, arriskuarekin, trebetasunarekin eta pozarekin harrituko gara. Harmonian batzen diren sentipen eta zirrarak guztiek sinfonia berezi eta partekatua osatuko dute; zirkua baino ez baita gai eutsi ezin diren irribarreak erauzteko, gorputz osoa astinduko duten hotzikarak sortzeko, eta azken finean, bizitza ospatzea ahalbidetzen digun zoriontasuna eragiteko”.

Sarrerak eskuragarri daude hemen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu