Larunbata,
2024ko Uztailak27

MugaKultura

loader-image
Durango
2:22 am,
temperature icon 19°C
Humidity 100 %
Ráfagas de viento: 3 Km/h

Bertan behera geratu da zapaturako iragarrita izan zen Koldobika Jauregiren emanaldia Angurreta Harrobian

Maiatzean zabaldu ditu ateak Angurreta Harrobia Arte Espazioan “Denboraren Aztarnak” erakusketak. Bertan Tanadori Yamaguchi japoniarraren lau eskultura izango dira ikusgai. Bisita gidatuak enkarguz egin daitezke angurreta@gmail.com helbide elektronikora eskariak bideratuta, eta prezioa pertsonako 5 eurokoa izango da.

Jauregi, Koldobika.

Gainontzean, Angurreta Harrobia Arte Espazioa edonork bisitatu ahal izango du, doan, baina beti ere lagundutako bisita izango da Angurreta Harrobia Arte Espazioa, bestetik, kultur disziplina ezberdinetako jarduera garaikideetarako espazio ere izateko jaio da. Programatuta egon den Koldobika Jauregi performancea asmo horrekin egindako ekimenaren barne dago. Taldeko kide baten gaixotasunagatik geratu da bertan behera ekitadia.

Angurreta Harrobia Arte Espazioa

Arte garaikidea lantzeko espazioa 2021ean zabaldu zuten Mañarian. 1970eko hamarkadatik ustiatu gabeko harrobia da. Victor Arrizabala artista buru dela, kulturgune bat antolatzea erabaki eta elkarte bat sortu dute: Angurreta Harrobia Kultur Elkartea.

Victor Arrizabalaga artistaren lan batzuk ikusgai daude bertan, naturgunea errespetatuz. Harrobiko elementu mardulenak ere arte espazioaren parte dira, eskualdeko historiaren erakusle gisa. Angurretako harrobi zaharra Mañariko Aldebaraieta auzoan dago. Bertatik ateratako harria ezaguna egin zen zeukan marmol kutsuko tonu beltzagatik. “Mañariko grisa” izenarekin entzuna izan zen.

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu