Osteguna,
2024ko Azaroak07

MugaKultura

loader-image
Durango
4:39 am,
temperature icon 12°C
Humidity 89 %
Ráfagas de viento: 7 Km/h

Abadiñoko Udalak gaueko doako autobusa jarriko du bihar Mendiolako jaietarako

Abadiñoko Udalak doako autobus zerbitzua jarriko du bihar, barikua, Mendiolako San Kristobal jaietako kontzertuetara joateko. Autobusa 21:30ean, 22:00etan eta 22:30ean irtengo da Traña-Matienatik –Traña-Matiena Eskolaren parean– eta Zelaietan eta Muntsaratzen (Bizkaibusen geralekuak) geldituko da. Itzulera 2:00etan, 3:00etan eta 4:00etan izango da. 

Mendiola. IBAN GORRITI

Bariku honetan hasiko dira Mendiolako jaiak, donien atxa altxatuta, eta 22:30ean hasiko dira Lukiek eta Liher taldeen kontzertuak. “Mendiolatik zerbitzu hori eskatzen ari ziren auzorako sarbide segurua errazteko, gazteentzat batez ere. Gainera, jendea hurbiltzeko eta herritar guztiek herriko beste auzo batzuetan egiten diren jaiak ezagutu eta gozatzeko modua iruditzen zaigu”, azaldu du Mikel Urrutia alkateak.

Zapatuan, besteak beste, goizean artisautza azoka, dantzak eta bertso saioa izango dira Onintza Enbeitarekin eta Abarkasekin. Luhartzek eskainiko duen erromeria 22:00etan hasiko da. Jaiek domekan jarraituko dute herri kirolekin 18:00etatik aurrera eta parrillada herrikoiarekin 20:00etan. San Kristobalak astelehenean amaituko dira, donien atxa botata. Jaien egitarau osoa udalaren webgunean dago eskuragarri.

Geralekuen kokapena hemen.

 

 

Ayúdanos a crecer en cultura difundiendo esta idea.

Bilatu